1.762
edits
t (Autoritate kontrola jartzea) |
|||
'''Pertika jauzia''' [[atletismo]]aren proba bat da, [[altuera jauzi]]aren antzekoa baina parte-hartzaileak barra luze eta malgua erabiltzean datzana. Antzinako Greziatik praktikatzen da, eta kretarrek eta zeltiarrek ere jardun izan zuten denbora zaharretatik.
Aire zabaleko markei dagokienez, [[Sergei Bubka]] ukrainiarrak munduko errekorra ezarri zuen [[1994]]ko [[uztailaren 31]]n, [[Sestriere]]n (6,14 m), eta emakumezkoen markarik onena bestela [[Jelena Isinbaieva|Jelena Isinbajeva]] errusiarrarena da (5,06 m, [[2009]]). Ate barrukoen kasuan, [[Jennifer Suhr]] estatubatuarrak ondu zuen Isinbajevak zuen marka zentimetro batez, (6,02 m), [[2013]]ko [[martxoaren 2]]an [[Albuquerque]]n ([[Mexiko Berria]]). Gizonezkoen aldean,
== Pertika ==
Pertika 4 eta 5 metro arteko luzera duen barra bat da, jauzian erabiltzen dena. Antzina, banbu edo metalezkoak izaten ziren. Egun, berriz, beira zuntz eta karbonoarekin egiten dira. Erabilienak, beira zuntzezkoak dira
Pertikek, gogortasun maila ezberdinak dituzte. Gogortasuna adierazten duen zenbakia zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta bigunagoa da pertika. Honela, 23 zenbakia daroan pertika, biguna da, eta 15a daramana, berriz, gogorra. Badago pertikaren gogortasuna neurtzeko beste modu bat ere: Pertika frogatua izan den libra kopurua. Munduko gogorrena, UCS Spiritek eskainitakoa, gizonezkoen egungo munduko errekorra duenak jauzi egiteko erabiltzen zuenak du: Sergei Bubkak, alegia. Pertika honek, 220 libra edo 100 kiloko gogortasuna du. Jakina, zenbat eta handiagoa izan zenbakia, gogorragoa da pertika. Honela neurtzeak duen arazo bakarra, bi pertikak luzera berbera eta libratan gogortasun berbera izan dezaketela baina benetako gogortasun ezberdina izan dezaketela da, eta, beraz, gomendagarria da gogortasuna benetako gogortasunean neurtzea, eta ez libratan.
|
edits