Frantzisko Laphitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Bizitza: Erreferentziak
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Arizkun]]en jaio zen, gurasoak Bernardo Lapitz Lartegi <ref>www.familysearch.org: [https://www.familysearch.org/ark:/61903/1:1:H6BW-CMZM] euskara.euskadi.net</ref> [[irisarri]]arra eta Maria Josefa Arriada Etxeberria [[arizkun]]darra zituela<ref>Oscar ALVAREZ GILA: [http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/39%20LAPITZ.pdf Bidegileak: Frantzisko Laphitz] euskara.euskadi.net</ref>. Irisarrin ([[Nafarroa Beherea]]) bizi izan zen, harik eta [[Hazparne]]ra lehen ikasketak egitera joan zen arte. [[Larresoro]] eta [[Baiona]]ko apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak, eta [[1857]]an burutu zituen. Hortik [[Baigorri]]ra bidali zuten erretore lagun, eta [[1866]]an [[Altzai]]ra erretore joan zen. [[1867]]an, [[Mixel Garikoitz]]ek [[Andre Mariaren santutegia (Bétharram)|Bétharramen]] sortutako Jesusen Bihotzeko kongregazioan sartu zen. Urte berean, ''[[Bi Saindu Heskualdunen Bizia]]'' liburua, [[Ignazio Loiolakoa]] eta [[Frantzisko Xabierkoa]]ren bizitzei buruzkoa, eman zuen argitara. Nabarmenak dira biografia lan horretan autoreak duen kontakizunezko maisutasuna eta estilo landua.
 
[[1868]]an [[Hego Amerika]]ra igorri zuten. Hainbat euskaldun bizi ziren [[Montevideo]]n, Santa Maria del Cerroko kapilautza eman zioten. Bertan eraiki zuten eliza berriari Arantzazuko Andre Mariaren izena jarri zion, eta [[euskara]]z predikatu ohi zuen. Bere ospea handia egin zen eta, apaiz lagun batzuekin euskaldunentzako misioak antolatu zituen, [[Uruguai]]n bezala, [[Argentina]]n ere, bereziki [[Buenos Aires]]ko San Juan elizaren inguruan. [[Paraguai]]n gertatu zen [[Aliantza Hirukoitzaren Gerra]]ren ostean, bertara joan eta herrialdeko apaiz bakarra izan zen denboraldi batez, jendea lasaitzeko lanak eginez. [[Asuncion]]eko apezpiku izendatu nahi izan zuten, baina berak uko egin eta Buenos Airesera itzuli zen<ref name=xar>Piarres XARRITON: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/65852.pdf ''Frantzizko Laphitz-Arriadaren Bizia eta Lanak''] Euskaltzaindia.net</ref>.