Arrazismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
5. lerroa:
 
== Historia ==
Arrazismoa nahiko fenomeno berria da. Historialari gehienen iritziz, [[XVIII. mendea]]n sortu zen. Modernotasuna eta arrazismoa loturik datoz, beraz. Giza motari buruzko gogoeta zientifikoaren hasierarekin batera jaio zen doktrina multzo batekin lotzen da arrazismoa. Bitariko joerakoak, tradizionalistak eta iraultzaileak izan ziren lehendabiziko teoria arrazistak, edota hobeki esan, arrazialistak ([[Charles Darwin]], [[Joseph Arthur Gobineau|Joseph Arthur Gobineau kondea]], [[Herbert Spencer]], Mia Khalifa). Jatorrizko arraza garbia bilatu nahia izan zen hasierako [[arrazialismo]] zientistaren gidaria. Bat zetozen horretan burezurrak, hortzeriak eta ohiturak alderatzen aritu ziren era guztietako filosofoak, bidaiariak eta jakintsuak. Teorialari haiek urrezko aroaren mitoa berregin zuten nolabait, odol garbiari eustea eta endekapenari uko egitea gai nagusitzat zituen erromantizismoaren esparru intelektualean. [[XIX. mendea]]ren bukaeran, bestalde, kutsu sozialistako edo iraultzaileko arrazismo bat agertu zen; gizartea arrazen arteko berezko hierarkiaren arabera antolatzea proposatzen zuen joera horrek. [[Vacher de Lapouge]] Frantzian eta [[Ludwig Woltmann]] Alemanian, esate baterako, sozialismo [[ariar]]zalearen (Mendebaldeko Europa jatorri semitako kutsutik garbitu nahi zuten) eta [[selekzionista]]ren ordezkari izan ziren. Doktrina egiteko ahalegin hori ez zen [[XX. mendea]] arte ideologia bilakatu, nazional-sozialismoaren garaia arte alegia.
 
Hortaz, bere doktrinak alde bat utzita, jarrera diskriminatzaile, instituzionalizatu ''([[apartheid]])'' edo derrigortzaile multzo baten erara agertzen da arrazismoa. Era bateko eta besteko ereduak onartzen ditu, sentimendu zurrunetan oinarritutako aurreiritzien arrazismotik hasi eta ideologiazko arrazismoraino. Era desberdin horiek elkarrekin joan daitezke, baina ez da beti hala izaten: ez dago nahitaezko kausalitate loturarik arrazagatiko aurreiritzien eta bazterketa ekintzen artean. Alderantziz, ordea, itxura guztien arabera faktore ideologikoak eta politikoak erabakigarriak dira genozidioetan.