Gontzal Mendibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Bizitza: Erreferentzia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
17. lerroa:
1990eko hamarkadatik aurrera, bestelako diskoekin plazaratu zen Gontzal Mendibil, tematikoak dei daitezkeenak, adibidez, Iparragirreren kantuekin monografiko bat egin zuen, [[Iparragirre hegalaria]] ([[Keinu]], 1992), eta 1993an [[Olentzero|Olentzaro]] argitaratu zuen, Bitoriano Gandiagak idatzitako Eguberrietako kantuez osatua. Hamar urte geroago, Gandiagaren letrak abestu zituen berriro, [[Xabier Lete]], [[Oskarbi]], [[Gorka Knörr]], [[Antton Valverde]], [[Urko]] eta beste hainbatekin batera, ''Elorri loratua. Bitoriano Gandiaga'' disko bikoitzean (2003). Halaber, [[Gandiaga]] hil berria zelarik, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egin zitzaion omenaldiaren antolatzaileetako bat izan zen Mendibil.
 
Azken disko horiek berak sorturiko Keinu zigiluarekin argitaratu zituen, eta baita 2001ean argitaraturiko ''[[Memorian]]'' diskoa ere.<ref>{{Erreferentzia|izena=E.|abizena=Ezkerra|urtea=2001-12-02|izenburua=Aspaldiko ametsa errealitate bihurtu du Gontzal Mendibilek. Memoriam'·en Bratislavako Orkestra Sinfonikoarekin eta Donostiako Orfeoiarekin grabatu du lan berria|argitaletxea=berria.eus|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=gontzal+mendibil&h_u=1990&h_h=12&h_e=06&b_u=2003&b_h=02&b_e=20&bilatu=Bilatu&orridata=20011202&ikusi=048|aldizkaria=Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.|sartze-data=2020-02-04}}</ref> Iparragirreren omenezko diskoaren antzera, Memorian «dokumentu historikoa» dela esan izan du Mendibilek. Atzera begiratu, eta bere ibilbideko hainbat kantu berreskuratu zituen kantariak: "Merezi ote", "Santutxuko aldapan", "Bagare", "Ama lurra" eta "Laster", esate baterako. Baina disko horren berezitasun handi bat musikan dago; izan ere, disko sinfonikoa da. Bratislavako Orkestra Sinfonikoak -Juan Jose Oconek zuzendurik- eta [[Donostiako Orfeoia|Donostiako Orfeoiak]] -Jose Antonio Sainz Alfarok gidaturik- interpretatu zituzten Mendibilen abestiak, beste hainbat kolaboratzailerekin batera: [[Marife Nogales]] (ahotsa), [[Gerard Luc]] (akordeoia), [[Alberto Rodríguez]] (gitarra akustikoa), [[Iker Goenaga]] (trikitia), [[Oreka TX]] (txalaparta), [[Iñigo Egia]] (perkusioa) eta [[Blas Fernández]] (tinbalak).
 
2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuetan hildakoen oroimenez, ''Memorian'' diskotik zenbait kantu aukeratu eta gaztelaniaz grabatu zituen, ''[[Lágrimas al viento]]'' diskoan (Keinu) argitaratzeko. Urte berean, kantautore izaera berreskuratzeko asmoarekin, [[Zuri so]] (Keinu, 2004) kaleratu zuen, tartean hainbat poeta garaikideren letrak musikatuz, [[Jose Luis Padron]], [[Igor Estankona]] eta [[Kirmen Uribe]]renak, esate baterako. Eta hurrengo urtean ''[[Zuri so: zuzenean]]'' diskoa etorri zen (Keinu).