Olatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
42. lerroa:
Hiru eragileren mende dago haize olatuen goreneko garaiera. Lehenengo eragilea, eta garrantzitsuena, haizearen lastertasuna da, haizearen lastertasunaren araberako energia kopurua jasotzen baitu olatuak. Bigarrena haizearen iraupena da, haizerik ez badago olatuak ezingo baitu bere gorena iritsi. Hirugarren eragileak, azkenik, mugitzen ari den olatuaren aurreko itsaso zabaleko eremua da, zenbat eta espazio gehiago ibili orduan eta handiagoa izango baita olatua; olatu bat ozeanoko masan inolako oztoporik gabe badabil, haizearen lastertasunaren koadroaren proportzionala izango da olatuaren altuera gorena.
 
Itsas zabaleko olatuek eta grabitate arruntekoek izan dezaketen goreneko garaierari buruz hainbat iritzi daude, baina orain arteko erregistroen arabera, olatuek 20 metroko garaiera izan dezakete gehienez ere. Dena dela, uhin garaiera oinarri harturik sailkapen hau egiten dute marinelek ageriko olatuentzat (ikus [[Douglas eskala]]]]):
* ''Itsaso barea'' dagoela esaten da itsasoaren egoera oso egonkorra denean, uhin luzera handiko eta garaiera oso txikiko olatuak, ia ikusten ez direnak beraz, daudenean.
* ''Itsaso kizkurra'' dagoela esaten da olatuak uhin luzera txikikoak eta 25 zentimetro baino anplitude txikiagokoak direnean.