Energia nuklear: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
[[Fitxategi:Nuclear_Power_Plant_Cattenom.jpg|thumb|300px|eskuinera|Zentral nuklearra.]]
<br />
'''Energia nuklearra''' [[erreakzio nuklear]]retan askatzen den energia da. Erreakzio hauek zenbait [[elementu kimiko]]ren [[isotopo]] batzuen [[atomo nukleo|nukleo atomikoetan]] gerta daitezke.
 
Mota honetako erreakziorik ezagunena, [[erreaktore nuklear]]retan arrunta dena, [[uranio-235]] isotopoaren (<sup>235</sup>[[uranio|U]]) [[fisio nuklear|fisioa]] da. Hala ere, erreaktoreetan beste isotopo batzuk parte hartzen duten erreakzioak ere gertatzen dira. Naturako erreakzio nuklearrik usuena [[izar]]retan gertatzen den [[deuterio]]-[[tritio]] (<sup>2</sup>H-<sup>3</sup>H) bikotearen [[fusio nuklear|fusioa]] da.
 
Hedaduraz, energia nuklear deritzo, baita ere, energia horretaz egiten den aprobetxamenduari, esaterako [[energia elektriko]]a edo [[energia termiko]]a lortzeko prozesuari, eta aprobetxamendu horren inguruan existitzen den ezagutza eta teknikei.
 
== Energia nuklearraren inguruko eztabaida ==
[[Fitxategi:Fukushima I by Digital Globe.jpg|thumb|[[Fukushima I zentral nuklearra|Fukushimako zentral nuklearreko]] hiru erreaktore gehiegi berotuta eta [[urtze nuklear]]ra pairatzen; horren ondorioz, hidrogeno-leherketek gas [[desintegrazio erradioaktibo|erradioaktiboak]] askatu zituzten airera.<ref>{{en}} {{Erreferentzia
| abizena = Fackler
| izena = Martin
| izenburua = Report Finds Japan Underestimated Tsunami Danger
| non = New York Times
| url = http://www.nytimes.com/2011/06/02/world/asia/02japan.html?_r=1&ref=world
| sartze-data = 2011/09/16
| data = 2011/06/01
}}</ref>]]
Energia nuklearraren inguruko eztabaida elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren fisioko erreaktore nuklear zibilek eragiten dituzten arriskuen ingurukoa da. Eztabaida honek indarra irabazi eta galdu du denboran zehar, eta oso garrantzitsua izan zen 1970eko hamarkadan eta [[Txernobyl]]go eta [[Fukushima]]ko istripuen ondoren.
 
Energia nuklearraren aldekoek defendatzen dute energia-iturri [[jasangarritasun|iraunkorra]] dela, ez omen baitu karbonorik igortzen atmosferara, eta herrialde batzuen mendekotasun energetikoa txiki dezake, [[erregai fosil]]ak ordeztu eta haien inportazioak txikitzen badira. [[Hondakin nuklear]]rei dagokienez, haien biltegiratzea arrisku txikikoa dela argudiatzen dute. Erraktore nuklearren funtzionamenduaren arriskuen inguruan, haien segurtasuna bikaina dela uste dute, gutxienez Mendebaldeko herrialdeetan.<ref>{{en}} {{Erreferentzia
| abizena = Cohen
| izena = Bernard
| izenburua = The Nuclear Energy Option
| url = http://www.phyast.pitt.edu/~blc/book/BOOK.html
| sartze-data = 2011/09/16
| data = 1990
}}</ref>
 
Aurkakoek diote mota honetako energia nuklearrak arrisku asko eta larriak eragiten dituela gizakiarentzat zein ingurunearentzat. Arrisku hauen artean gehien aipatzen direnak hauek dira: osasunerako arriskua, [[uranio]]aren [[meatzaritza]]k, prozesatzeak eta garraioak eragiten dituen ingurumen-kalteak, sabotajeen edo natur hondamendien ondorioz zentral nuklearrek izan ditzaketen erradioaktibitate-ihesak, eta oraindik konpondu gabe dagoen hondakin nuklearren biltegiratzearen arazoa.<ref>{{en}} {{Erreferentzia
| egilea = Greenpeace International and European Renewable Energy Council
| izenburua = Energy Revolution: A Sustainable World Energy Outlook
| url = http://www.energyblueprint.info/fileadmin/media/documents/energy_revolution.pdf
| sartze-data = 2011/09/16
| data = 2007/01
}}</ref>
Bestalde, uste dute erreaktoreak oso tresna konplexuak direla eta akatsak edukitzeko joera daukatela, eta horren ondorioz istripu nuklear larriak gertatu direla. Ez dute uste arrisku hauek guztiak [[teknologia]] berrien bidez murritz daitezkeenik. Kutsadurari dagokionez, energia nuklearrearen ekoizpenaren kate guztiak kontuan hartzen badira, uranioaren meatzaritzatik hasi eta [[eraispen nuklear]]rean amaituta, ez dute uste atmosferara karbono gutxi igortzen duen elektrizitate-iturria denik.
 
== Erreferentziak ==