«André-Marie Ampère»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
 
André-Marie [[1775]]eko [[urtarrilaren 20]]an jaio zen [[Lyon]]en eta inguruko [[Poleymieux-au-Mont-d'Or]] herrian bizi izan zen [[1775]]etik [[1796]]. urtera arte. Bere aitak [[latin]]a irakatsi zion André-Mariek matematikekin zuen zaletasuna eta trebetasuna ikusi zuen arte. Latinezko klaseei esker [[Leonhard Euler]]ren eta [[Daniel Bernoulli]]ren lanak ongi ulertu ahal izan zituen.
 
[[Frantziako Iraultza]]n zehar, André-Marieren aita [[Lyon]]era joan zen seguruago egoteko, baina [[1793]]. urtean errepublikazaleek hiria hartu zutenean gillotinaz hil zuten. Bere aitaren hilketakhilketa izugarrizko kolpea izan zen André-Marierentzat.
 
[[1801]]ean [[Bourg-en-Bresse]]ra joan zen eta [[fisika]] eta [[kimika]] irakasle izendatu zuten. Bere emaztea eta bere semea [[Jean-Jacques Ampère]] [[Lyon]]en utzi zituen. 1803. urtean, bere emaztea hil zen eta depresioak jo zuen. [[1809]]. urtean [[Paris]]ko Eskola Politeknikoaren matematika irakasle izendatu zuten.