Esku-huskako pilota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Orriaren edukiaren ordez, «eskuinera|thumb|200px|Pilota partida <br /> == Kanpo estekak == {{autoritate kontrola}} * Kat...» jarri da
Etiketak: Ordezkatuta blanking Ikusizko edizioa
1. lerroa:
[[Fitxategi:Pelota.PNG|eskuinera|thumb|200px|Pilota partida]]
<br />
'''Esku-huskako pilota''' edo '''esku huskako pilota'''<ref>Euskaltzaindiaren ''Hiztegi Batua''n, «esku-huska» forma marraduna soilik ageri da; baina egituraren aldetik berdin-berdina den «esku beteka» hiztegi horretan bertan marrarik gabe ageri da, eta Euskaltzaindiak hitz elkarteei buruzko araua (25. arau) argitzearren argitaratutako ''Hitz elkartuen osaera eta idazkera'' liburuan (Euskaltzaindia, 1992; ikus 112. orrialdea) hala «esku-huska» nola «esku huska» idaztea onartuta dago. Beraz, marraren ordez zuriunea duen forma ere zuzena da.</ref> —zenbaitetan ''esku pilota'' deitua<ref>Euskaltzaindiaren ''Hiztegi Batua''n, «gutxi erabilia» marka du ''esku(-)pilota'' izenak.</ref>— [[pilota]] jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat —[[frontis]]a— jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.
 
[[Euskal Herria]]n ez ezik, [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxan]], [[Aragoi]]n eta [[Gaztela eta Leon]]en ere jokatzen da. Nazioartean ere, [[Irlanda]]n antzerako kirola jokatzen da: [[Irlandar pilota]].
 
Hainbat neurritako [[pilotaleku]]etan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketetan.
 
== Esku-huskako pilotaren funtsezko arauak ==
=== Lehiaketa arautua ===
 
[[Fitxategi:Valenciana-i-basca.jpg|eskuinera|thumb|Esku-huska aritzeko bi pilota: ezkerrean, Valentziako ''pilota de tec''; eskuinean, Euskal Herrikoa.]]
Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat [[gorri]]a izango da, eta haren aurkaria [[urdin]]a. Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen metalezko xafla biribil batekin gehienetan.
 
Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Oro har, sakatzailea 6 [[koadroan|koadrotik edo gehoagotik]] hasten da korrikan, 4an pilotari botea eginarazi eta aurreraxeagotik sakea egiteko. Sakea ona izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du punpa pilotak, frontisa jo ondoren; jokalekuko mugak markatzen dituzten marra horietako bat ukituz gero ere, ez da ontzat hartuko sakea. Hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura eta ''pasa''ko marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu.
 
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean (betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago pilotak bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotari eustea, [[atxiki (pilota)|atxikia]] da. Partidak 22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe.
 
=== Lehiaketa arautugabea ===
Herrietan, askotan dozena bat ume elkartzen dira esku-huska pilotan aritzera, eta, tantoa egiteko modua berdina den arren, eskuarki ez dira aritzen bi alde elkarren aurka, baizik eta tantoa galtzen duena kanporatzen da, jokalari bakarra geratu arte: hura da irabazlea.<ref>Xabier Armendaritz: [http://nonahi.blogspot.com/2010/05/txokoan-jokatuz.html «''Txoko''an jokatuz».] Fronteniseko partida aipatzen da hor, baina esku-huska ere arauak berdinak dira; ez da ezer aldatzen, pilota jotzeko tresna baizik.</ref>
 
Lehiaketa ofizialetatik kanpo, orobat, askotan partidak 22 tanto baino gehiagora edo gutxiagora jokatzen dira, edo bi hiruren kontra, lau lauren kontra, bost bosten kontra.... baita denak denen kontra
 
== Pilotari ospetsuak ==
Hauek dira hiru txapelketa nagusietan ([[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|buruz burukoa]], [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|binakakoa]] eta [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|lau eta erdikoa]]) behin baino gehiagotan txapeldun izateagatik ospetsu egin diren esku huskako pilotariak:
<div style="font-size:100%; -moz-column-count:3; column-count:3;">
* [[Altuna III.a]]
* [[Mariano Juaristi|Atano III.a]]
* [[Abel San Martín|Barberito I.a]]
* [[Abel Barriola|Barriola]]
* [[Ruben Beloki|Beloki]]
* [[Oinatz Bengoetxea|Bengoetxea VI.a]]
* [[Patxi Eugi|Eugi]]
* [[Migel Gallastegi|Gallastegi]]
* [[Ladis Galartza|Galartza III.a]]
* [[Iker Irribarria|Irribarria]]
* [[Juan Martinez de Irujo|Martinez de Irujo]]
* [[Jose Maria Palacios|Ogeta]]
* [[Aimar Olaizola|Olaizola II.a]]
* [[Juan Ignacio Retegi|Retegi I.a]]
* [[Julian Retegi|Retegi II.a]]
* [[Augusto Ibáñez|Titín III.a]]
* [[Joxean Tolosa|Tolosa]]
* [[Mikel Urrutikoetxea|Urrutikoetxea]]
* [[Yves Salaberri|Xala]]
</div>
 
== Lehiaketa nagusiak ==
* [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia]]
* [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia]]
* [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia]]
* [[Esku Huskako Trinketeko Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia]]
 
== Dokumentalak ==
* ''[[Around the World with Orson Welles]]'' (1955), [[Orson Welles]]ena.
* ''[[Pelotari (filma)|Pelotari]]'' (1964), [[Nestor Basterretxea]] eta [[Fernando Larruquert]]ena, Akarregi, Atano III, Atano X, Kortabitarte, Gallastegi eta Ogeta pilotariekin.
* ''[[Pelota (filma)|Pelota]]'' (1984), [[Ole John]] eta [[Jørgen Leth]]ena, [[Atano III]], Atano X, J.M. Berasaluce, Joseph Laduche, Jean-Pierre Laruche, Retegi, Cripriano Ruiz eta Tolosa pilotariekin.
* ''[[Euskal pilota: larrua harriaren kontra]]'' (2003), [[Julio Medem]]ena. Dokumental honetan, pilota [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] egoera politikoaren metafora da, ez baita zuzen-zuzen pilota jokoari buruzkoa. Zerrenda honetako aurreko dokumentaletako irudiak berrerabili zituen, eta, halaber, beste kirol batzuetako irudiak.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Pilota]]
* [[Irlandar pilota]]
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==