Sustatu (bloga): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
sariak
1. lerroa:
'''Sustatu''' [[euskara]]z sortutako lehenengo [[weblog]] kolektiboa izan zen, gaur egun hedadura eta oihartzun handia duena [[Euskal Herria]]n. [[Teknologia|Teknologia berrien]], [[Ekonomia]] eta [[Kultura]] gai orokorrak landu dituzte hasieratik, helburu nagusia hau izanik: Teknologia berrien inguruan informatzea, euskaraz, guztia ere software librearekin, eduki libreak bultzatuz eta edozein erabiltzaileren ekarpenak onartuz.
 
[[2001]]eko [[urriaren 29]]an sortu zuten [[Gipuzkoa]]n "[[Goiena Komunikazio Zerbitzuak]]" eta "[[CodeSyntax]]" [[informatika]]-enpresek. Euskarazko "blogintzan" aitzindaria izan zen, garai hartan oso blog gutxi zegoen, eta blog-albiste gehienak '''Sustatun''' argitaratzen ziren, egile bakoitzak bakoitza bere izenarekin. Geroago blog andana sortu zirenean, gai orokorren inguruko albiste kopurua jaitsi zen, eta [[Informazio eta komunikazio teknologiak|teknologia berrien]] inguruko gaiak bihurtu ziren gai nagusia.
 
== Estatistikak ==
2016ko azaroan 15 urte beteta, datu hauek erakutsi zituen Sustatuk: 10.987 artikulu argitaratuta (artxibo oso-osoa online dago). Artikuluekin batera, 9.500 argazki eta 20.000 erantzun baino gehiago. Urte guzti hauetan, orotara, 5.000.000 bisita baino gehiago izan dituzte, eta 1.750.000 erabiltzaile, guztira 10 milioi orrialde bistaratuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua = Sustatu: 15 urte teknologia berrien inguruan informatzen|hizkuntza = eu|url = https://sustatu.eus/1479208612|sartze-data = 2017-03-17}}</ref>
 
== Sariak ==
 
* 2012: [[Ibilaldia|Ibilaldian]] omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik ([[Aurki (web-bilatzailea)|Aurki]], [[Sustatu (bloga)|Sustatu]], [[CodeSyntax|Codesyntax]]: [[Luistxo Fernandez]]).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/06/07/ibilaldia-2012-omenaldia-ikt-eu/|sartze-data=2019-07-23}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Ikastolen Elkartea, Bizkaia|urtea=2012-06-03|izenburua=Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.|argitaletxea=Ikastolen Elkartea|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.youtube.com/watch?v=h5vwoawzkBM|sartze-data=2020-02-11}}</ref> Beste hauekin batera: [[Lapurdi|Lapurdiko]] Harluxetar lehengusu ingeniariak: [[Klaudio Harluxet]] eta [[René Harluxet]]; [[Udako Euskal Unibertsitatea|UEUko]] [[Informatikari euskaldunen bilkurak|Informatika saila]]: [[Olatz Arbelaitz]]; EHUko [[Donostiako Informatika Fakultatea]]: [[Iñaki Alegria]] eta [[Kepa Sarasola]]; EHUko [[AhoLab|Aholab]] Taldea: [[Inma Hernaez]]; [[.eus|puntueus]]: [[Iratxe Esnaola Arribillaga|Iratxe Esnaola]]; [[kaixo.com]]: [[Aitor Lopez de Aberasturi]]; [[Erentzun ikastola]]: [[Fultxo Crespo]]; Hachtibista, sare sozialak: [[Gorka Julio]]; [[Euskal Jakintza]]: [[Maite Goñi]].<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2012/06/07/ibilaldia-2012-omenaldia-ikt-eu/|sartze-data=2020-02-11}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==