Konfuzianismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
22358258
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
[[Fitxategi:Liji.jpg|thumb|250px|Li Ji edo Errituen Liburua.]]
'''Konfuzianismoa''' ([[txinera]] tradizionalaz, 儒學; erraztutako txineraz, 儒学; [[hanyu Pinyin|pinyinez]], ''Rúxué''), batzuetan '''Konfuzionismoa''' ere deitua, Antzinako [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] [[etika]] eta [[filosofia]] sistema da, [[Konfuzio]] jakintsu eta filosofo txinatarren irakaspenetatik garatua eta [[kosmogonia]], gizartearen ordena, aginte, [[moral]] eta [[metafisika]]ri buruzkoa. Haren helburu nagusia etika sekularrean gizabanako [[zibilizazio|zibilizatuaren]] garapena da: horrek gizarte zibilizatua eta, azkenean, munduko bakea, ekarriko litzake. Pentsamendu ia [[erlijio]]so horrek eragin itzela izan du [[Ekialdeko Asia]]n [[XXI. mendea|XXI. mendera]] arte. [[Europa]]n, batzuen ustetan, konfuzianismoa estatuko erlijiotzat jo dute, ekialdeko Asiako gobernuek konfuzianismoaren bertuteak eta beharrak bultzatu dituztelako. Konfuzianismoen filosofien [[canon|kanona]] ''Lau Liburuek'' osatzen dute.g
 
== Konfuzianis ==
== Konfuzianismoaren printzipioak ==
 
Konfuzioren jarraitzaileek era askotara interpretatu zituzten maisuaren irakaspenak eta konfuzianismoan: horrela, mendez mende hainbat eskola eta joera, maiz kontrajarriak, izan ziren. Konfuzianismoaren kosmogoniaren abiapuntua ''[[yin eta yang|yin]]'' [[yin eta yang|eta ''yang'']] kontzeptuak dira, hatsapen negatiboa eta positiboa, elkarren arteko eraginez zerua, lurra eta izaki guztiak sortu zituztenak. Gobernuak familia [[patriarkatu|patriarkalaren]] eredua jarraitzen zuen: zeruak izendatutako enperadorea herriaren aita onbera baten gisakoa zen. Konfuzianismoaren moralaren arabera, gizaki guztiak onak dira berez eta zintzo izateko bidea idazle klasikoen obrak ikastea da. Giza harremanak elkarrekikotasunean oinarriturik daude eta bost dira gizakiaren bertuteak: onginahia edo [[maitasun]]a, beste [[bertute]]en jatorria; [[justizia]], bakoitzari bere lekua ematen diona; [[guraso]]enganako maitasuna, edo eskubideak errespetarazten eta eginbeharrak betetzen erakusten duen [[begirune]]a; [[ezagutza|jakintza]], [[ongia]] eta [[gaizkia]] bereizten dituena; eta [[egia (argipena)|egiatasuna]]. Konfuziok ez zuen [[arima]]ri edo [[hilezkortasun]]ari buruzko inolako irakaspenik eman; konfuzianismoaren jarraitzaileek [[Natura]] eta [[arbaso]]ak gurtzen dituzte. Konfuzio hil eta handik urte askotara, konfuzianismoa [[erlijio]] bihurtu zen; [[K. a. II. mendea]]n [[Han dinastia]]k erlijio ofizialtzat hartu zuen eta Konfuzio bera jainkotua izan zen.
 
'''Sei Klasikoak (Liu Ching)'''
 
1. Musikaren Liburua (galdua)
 
2. Eraldaketaren Liburua Eraldaketaren Liburua
 
3. Historia Liburua Historia Liburua
 
4. Gorazarreen Liburua Gorazarreen Liburua
 
5. Errituen Liburua