Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
7. lerroa:
'''Jorge Oteiza Enbil'''<ref>''Oteitza'' da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&Itemid=470&lang=eu&view=deiturak Euskal Onomastikaren Datutegia]), baina pertsona ospetsu horren abizenaren grafia oso finkatuta dago ''Oteiza'' formarekin. Halaxe ageri da [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf EIMAren izen zerrendetan], [http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=OteizaEnbilJorje Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan] eta [http://www.museooteiza.org/?page_id=14&lang=eu euskaraz argitaratu dizkioten liburuetan].</ref> ([[1908]]ko [[urriaren 21]]a, [[Endaia etxea]], [[Orio]], [[Gipuzkoa]] – [[2003]]ko [[apirilaren 9]]a, [[Donostia]], Gipuzkoa) [[euskal Herria|euskal herritar]] eskultore eta arte-teorilaria izan zen. [[Eduardo Txillida]]rekin batera, XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena da, eta bere itzala mundu guztira zabaldu da, XX. mendeko bigarren erdiko abangoardia artistikoetan izan baitu eragina, baita Euskal Herritik kanpo ere, esperimentazioarekin eta arteak gizartea eraldatzeko duen ahalmenarekin erabat konprometitutako sortzaile gisa. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu. Espazioari buruzko gogoetan oinarritu zuen bere lana: bolumenaren eta espazioaren arteko analisia irudi karratuen eta esferen bidez; espazioaren hustuketari buruzko ikerketa. Haren lana [[Konstruktibismo (artea)|konstruktibismotik]] abiatu bazen ere, bere ondorioek [[minimalismo]]aren sortzaileetako bat bihurtzen dute; izan ere, [[Richard Serra]]k ere onartu zuen Oteizaren teorien eragina. XX. mendean gaztelaniaz idatzitako arteari buruzko saiakera idazle garrantzitsuenetarikotzat jotzen da.
 
Nere amona Peter [[Endaia etxea]]n jaioa, ondoko eta nere bizilaguna izan zen orioko udalerrian bizi izan zen gehienbat. Donostiako Jesusen Bihotzaren ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. 0urte zituela, [[Lekarozko ikastetxea|Lekaroza]] bidali zuten gurasoek ikastera. Aitak zuen negozioak porrot egin eta Ameriketara joan behar izan zuenean, Oteiza lanean hasi beharrean aurkitu zen. Aita Ameriketatik itzultzean, Madrila joan zen familia osoa. Linotipista bezala lan egin behar izan zuen han, ikasketak aurrera eraman nahi bazituen. [[Arkitektura]] oso begiko zuen arren, [[medikuntza]] ikasketak hasi zituen, baina hirugarren ikasturtea egiten egiten ari zela dena bertan behera utzita, Arte eta Lanbide eskolan eman zuen izena. 1928 urtean hasi zen [[eskulturagintza]]n, eskultura figuratiboekin garaiko estiloari jarraiki. Hasiera haietakoa da ''Adan eta Eva'' izeneko eskultura.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean Ameriketan zen eta han gelditu zen bizitzen 1946 urtera arte. Txilen Huidobro, Lipchitz, Brancusi eta Arp [[Abangoardista|abangoardistak]] ezagutu zituen. Eragin handia izan zuten Oteizarengan Europako abangoardiek eta Hego Ameriketako Kolon aurreko eskulturak. Txileko Herri Frontean eman zuen izena, eta bestalde Antzerki Politiko Esperimentala eratu zuen. Txileko Herri Fronteak hauteskundeak galtzearekin batera, Buenos Airesera alde egin zuen. Bi hirietan erakusketak egin zituen. Buenos Airesen jaso zuen Gernikaren bonbardaketaren berria, eta depresio izugarri batek jo zuen. Egoera horretan sartzen da bere bizitzan Itziar Carreño, eta harekin ezkonduko da 1938an. [[Bogota|Bogotako]] Zeramika Eskola Nazionalean irakasle gisa lan egin zuen 1941 urtetik. 1943 urtean ''Carta a los artistas de América sobre el arte nuevo en la postguerra'' idazten du.pitilingooooooooo