Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
Hortik sortuko ziren eskultura sorta berriak, [[Sao Pauloko Bi Urtekoa]]n 1957an irabazle aterako zirenak. Obrarekin batera, argibideak ere bidali zituen Sao Paulora: ''La estatua como desocupación activa del espacio por fusión de unidades formales livianas''. Sao Pauloko garaipen handiaren ondoren, Denise René galeristak –Txillidarekin lan egina zenak– eskaintza handia egin zion Ibarrolaren bitartez Oteizari bere obra zabaltzeko. Baina Oteizak ezezkoa eman zion, bere esperimentazioa ez zuelako eten nahi.
 
Urte horretan egin zuen [[Agina|Agiña]]<nowiki/>ko monumentua [[Aita Donostia|Aita Donostia<nowiki/>renDonostiaren]] omenez. Inguruan harrespil batzuk dituen leku batean jarririk, Aita Donostiaren monumentuak, Oteizaren ustetan, historiaurreko gizakiaren asmo esperimentala ispilatzen du. Baina Oteizak amaitzear zeukan bere bilaketa, eta ''Caja metafísica número 1'' barru-hutsa egitean, eskultura bertan behera uzteko erabakia hartu zuen 1959 urtean, errepikapenak eta kopiak ez egitearren. Izan ere, "artearen azkenaldia, abangoardia historikoen azken aldia osatzea" izan baitzen bere artearen egitekoa. "Aldaketen Legea" deituaz amaitzen du bere ikerketa: "adierazpenaren okupatzea/desokupatzea". Kaxa izeneko bere eskultura erradikalenak sotiltasun formal handienekoak dira: ''Homenaje a Velázquez'' obrako "euskal frontoia" [[triedro]]a edo ''Unidad Mínima'' obrako [[angelu diedro|diedroa]].
 
<nowiki/>[[Aita Donostia|<nowiki/>]]
 
1960an, Nestor Basterretxearekin batera, erakusketa bat egin zuen Madrilgo Neblí galerian; geroago Bilbora ere eraman zuten. Liman eta Montevideon zenbait hitzaldi eman zituen. 1960-1962 bitartean erakusketak egin zituen Estatu Batuetan eta Kanadan, New Yorkeko Arte Modernoko Museoak antolatzen duen “Pintura eta eskultura berria Espainian” erakusketari esker.