Empire State eraikina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
35. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
 
Empire State Building 381 m garai da 102 solairuaren mailan, eta mastaren 62 metroak kontuan hartuta 443 metrora iristen da guztira. Aire zabaleko estalkia eta behaketa-plataforma eta [[oroigarri]]-denda ditu 86. solairuan.
 
100 solairu baino gehiago izan zituen lehen eraikina izan zen. 6.500 [[leiho]] eta 73 [[igogailu]] ditu, eta kalearen mailatik 102. solairuraino 1.860 harmaila daude. Igogailu bakoitzean minutu bat baino gutxiago behar da 80. solairura iristeko. Oinarriak 8.094 m<sup>2</sup> inguru ditu. 1.000 negozio ditu eta bere posta-kodea dauka. 257.211 m<sup>2</sup>ko azalera du guztira, horietatik 200.500 m<sup>2</sup> bulego. 2007tik, gutxi gorabehera 21.000 langilek lan egiten dute bertan egunero, eta, beraz, [[Amerika|Ameriketako]] bigarren bulego-konplexurik handiena da, [[Pentagonoa]]ren ondoren. 113 km hodi ditu, 760 km kable elektriko eta 9.000 [[txorrota]] inguru. Behe-presioko lurrunaren bidez berotzen da, nahiz eta garaiera handia izan, eraikinak 14 eta 21 [[kPa]] arteko [[lurrun-presio]]a baino ez du behar [[berokuntza]]rako. Gutxi gorabehera 370.000 [[tona]] pisatzen ditu.
 
Jatorrian, eraikinak 64 igogailu zituen erdigunean; gaur egun, 73 ditu guztira, zerbitzukoak barne.
 
===Arkitektura===
 
Gaur egungo [[etxe orratz]] askok ez bezala, Empire State Buildingek nahiko fatxada klasikoa du, eta oso itxura ohikoa, [[Art Déco]] estilo zurrun eta soilean, bihurgunerik gabekoan. 33. eta 34. kaleetan dauden altzairuzko bi [[hegazpe]]ek atarira daramate, non igogailuak dauden. [[Atari]]ak, hiru solairuko garaiera du, eta [[aluminio]]zko [[behe-erliebe|erliebe]] bat, eraikina antenarik gabe irudikatzen duena (antena [[orratz (arkitektura)|orratzari]] gehitu zitzaion 1952an). Oso modu aberatsean apaindua, batez ere [[marmol]]ez ([[Bouère|Bois Jourdan marmola]] barne<ref>{{erreferentzia
52 ⟶ 44 lerroa:
| data = 2017
}}</ref>), Empire State Buildingaren ataria [[Chrysler eraikina]]renaren nahiko antzekoa da.
 
Empire State Building 381 m garai da 102 solairuaren mailan, eta mastaren 62 metroak kontuan hartuta 443 metrora iristen da guztira. Aire zabaleko estalkia eta behaketa-plataforma eta [[oroigarri]]-denda ditu 86. solairuan.
 
100 solairu baino gehiago izan zituen lehen eraikina izan zen. 6.500 [[leiho]] eta 73 [[igogailu]] ditu, eta kalearen mailatik 102. solairuraino 1.860 harmaila daude. Igogailu bakoitzean minutu bat baino gutxiago behar da 80. solairura iristeko. Oinarriak 8.094 m<sup>2</sup> inguru ditu. 1.000 negozio ditu eta bere posta-kodea dauka. 257.211 m<sup>2</sup>ko azalera du guztira, horietatik 200.500 m<sup>2</sup> bulego. 2007tik, gutxi gorabehera 21.000 langilek lan egiten dute bertan egunero, eta, beraz, [[Amerika|Ameriketako]] bigarren bulego-konplexurik handiena da, [[Pentagonoa]]ren ondoren. 113 km hodi ditu, 760 km kable elektriko eta 9.000 [[txorrota]] inguru. Behe-presioko lurrunaren bidez berotzen da, nahiz eta garaiera handia izan, eraikinak 14 eta 21 [[kPa]] arteko [[lurrun-presio]]a baino ez du behar [[berokuntza]]rako. Gutxi gorabehera 370.000 [[tona]] pisatzen ditu.
 
Jatorrian, eraikinak 64 igogailu zituen erdigunean; gaur egun, 73 ditu guztira, zerbitzukoak barne.
 
===Barnealdea===
 
Empire State Building izan zen 100 pisu baino gehiago izan zituen lehen eraikina. 6514 leiho eta 73 igogailu ditu, eta guztira 257.211 metro karratuko azalera, bere oinarriak 1 [[hektarea]] estaliz. Bere jatorrizko igogailuak, 64 guztira, [[Otis]] konpainiak eraiki zituen, eraikinaren erdigunean zeudenak, garaiera ezberdinetara iritsiz. Distantziarik luzeena hartzen duena, ataritik 80. solairuraino doa. Jatorrizko eraikuntzaren arabera, 4 igogailu ''express'' zeuden, sarreratik 80. solairuraino zihoazenak, eta tarteko atsedenaldiak zeuden. Beste 60 igogailuek goiko solairuekin lotzen zituzten atsedenaldi horiek. 64 igogailu horietatik, 58 erabilera publikokoak ziren (4 igogailu ''express''-ak eta 54 tokikoak), eta 8 [[karga-igogailu]] gisa erabil zitezkeen, materiala igo eta jaisteko. Igogailuak 366 metro minutuko abiaduran mugitzeko diseinatu ziren. Eraikina eraiki bitartean, abiadura, legez, 213 metro minutukora mugatuta zegoen, muga hori, eraikina ireki eta gutxira ezabatuz. Beste igogailu batzuek, 80. solairua, gainetik zeuden 6ekin lotzen dute. Igogailuek mekanikoki funtzionatzen zuten 2011ra arte, 550 milioi [[dolar]]reko kostua izan zuen eraikinaren zaharberritze batean igogailu digitalengatik ordezkatu zirenean. Orain, Empire State eraikinak 73 ditu guztira, zerbitzu igogailuak barne.
57. lerroa:
Zerbitzuek eraikinaren erdiko zuloa erabiltzen dute. 6 eta 86 mailen arteko solairu bakoitzean, erdiko zuloa 4 aldeetan [[korridore]] batez inguratuta dago. Eraikinaren zehaztapenen arabera, [[bulego]] guneak inguratzen du korridorea, 8,5 metroko zabalerarekin. Solairu bakoitzak, zeharkatzen duten 210 zutabe ditu, egonkortasuna emanez, solairuetako espazioa asko mugatzen dutenak. Hala ere, eraikinean zeramikazko eta harrizko materialak erlatiboki gutxi erabiltzeak espazioa hobeto erabiltzea ahalbidetzen du, harriaren erabileran 1:200 erlazioarekin, beste eraikin batzuetan erabilitako 1:50 erabilerarekin alderatuta.
 
===MaterialakAtaria===
[[File:Empire State Lobby.jpg|thumb|Sarrerako [[aluminio]]zko [[behe-erliebe]]a.]]
 
[[Atari]] nagusira [[Bosgarren etorbide]]tik sartzen da, eraikinaren ekialdean, ate bikoitzarekin [[ate birakari]] pare baten artean. Sarrera bakoitzaren gainean [[brontze]]zko irudi bat dago, eraikina egiteko erabilitako hiru lanbideetako bat irudikatzen duena: [[elektrizitate]]a, [[igeltserotza]] eta [[berokuntza]]. Atariak marmolezko 2 maila ditu, goialdean marmol argiago bat erakusleihoen garaieraraino eta ilunago bat behealderako. Harlauzez osatutako patroi bat dago [[terrazo]] motako lurrean, ekialdeko sarreratik aluminiozko erliebera doana mendebaldean. Atariak, hiru garaierako [[kapera]] itxura du, 33 eta 34 kaleen paraleloan doana, eta [[erakusleiho]]ak ditu bai iparraldean, bai hegoaldean. Erakusleiho hauek marko batzuk dituzte, alboak marmol ilunez eginak direlarik, eta gainetik marmolean grabatutako [[ildaska]] bat. Egun, atarira sartzean segurtasun-kontrola dago.
 
===Materialak===
 
Material ugari erabili ziren eraikuntzan. Egitura nagusia [[altzairu]]zko habeek osatzen dute, 6.000 tona altzairuz eta [[hormigoi]] kopuru handiz osatua. 10 milioi [[adreilu]] eta 200.000 tona harri<ref>{{fr}} Will Jones, ''New York'', Paris, Maxi-Livres, 2004, {{ISBN|2743451378}}, 14 or.</ref> ([[granito]]a eta [[kareharri]]a) erabili ziren, horietatik 8.485 m<sup>3</sup> kareharri fatxadetan. Barruan, Rosa Famosa [[marmol]]ezko 929 m<sup>2</sup> [[harlauza]] eta [[Hauteville-Lompnes]] marmolezko 27.871 m<sup>2</sup> erabili ziren korridore, igogailu eta lehen solairuetan. [[Aluminio]]a ere erabili zen, bai barruan eta bai kanpoan<ref name="facts">[http://www.esbnyc.com/tourism/tourism_facts.cfm?CFID=14220&CFTOKEN=1408 « Facts and Trivia »], Ezaugarriak.</ref>.