Ortigia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
85. lerroa:
{{esaera2|''Kleomenesek (edo Kleomedesek) Apolorentzat egin zuen, Znidieidasen semea, eta kolomadiak eraiki zituen, lan bikainak''.}}
Modu honetan, arkitektoaren izena agertzen da, oso arraroa Aro Arkaikoan, eta gainera, [[kolomadi]]aren garrantzia azpimarratzen du, lan aparta garai hartan. Litekeena da Epiklesek egitea. Dudarik gabe, [[Sizilia]]ko tenplu [[periptero]]rik antzinena da.
Eraikina, 58,10 x 24,50 m, [[hareharri]]zko blokeekin eginda dago eta honen [[Basamentu (argipena)|basamentuaren]] sakonera 2,3 metrokoa da. Zutik, bi zutabe [[arkitrabe]]dun baino ez daude, fatxadako eta hegoaldeko partearen zutabe-zati batzuk eta ''cellako'' edo [[naos]]eko hormaren atal bat. Hasieran, alde laburretan sei zutabe zeuden, eta hamazazpi alde luzeetan. Zutabe bakoitzakbakoitza 40 tonaktonakoa pisatzen zituenazen, [[Monolito|monolitikoakmonolitikoa]] ziren, eta garaiera, [[kapitel]]arekin, 7,89 m-koa zen. Zutabe hauek [[arteka]]k zituzten, oso lauak eta elkarren ondoan, Aro Arkaikoan egiten ziren modukoak. Era berean, arkitrabea oso altua zen: 2,5 metrokoa.
Tenpluko gunearen aurrean, 37,20 m luze eta 11,60 zabal, kolomadi bat zegoen, ekialdeko [[peristasi]]aren paraleloa, [[fatxada]]ri [[frontalitate]] handiago ematen zuena. Naosak [[opistodomos]] batean bukatu beharrean, [[adyton]] luze eta estu batean amaitzen zuen (tenpluaren tokirik helezinena), [[Korfu (hiria)|Korfuko]] tenpluaren antzekoa, nahiz eta estuagoa izan.
[[Fitxategi:Siracusa-tempio di apollo.jpg|thumb|<small><center>Apoloren tenplua</small>]]
Tenpluaren goiko atala [[terrakota]]z apaindurik zegoen: [[Gorgona|gorgoneion]] batek, 1,70 m altuerakoa, [[Frontoi (arkitektura)|frontoiaren]] erdiko aldea apaintzen zuen. [[Akrotera]] zentralak, berriz, harrizko zaldun bat irudikatzen zuen, zeinen soilik zati batzuk irauten dutendiraute.
Hegoaldean eta mendebaldean, tenplutik gertu, harresien aztarnak agertu dira, zeinak santutegia inguratzen zutenzutenak.
Naosaren inskripzioak dionez, tenplu hau Apolori sagaratuta zegoen, baina [[Zizeron]]en aipuaren erruz, [[Artemisa]]ri egokitu zitzaion edo, aldi berean, bi jainkoei.
 
109. lerroa:
K.a. 480-470 urteen artean, K.a. VI. mendeko beste doriar tenpluaren gainean eraiki zen. Tenplu periptero hau handia zen (22x55 m.) [[doriar]] estilokoa, tokiko hareharriez egina. Alde laburrean 7 zutabe zituen eta luzeetan 14. Haren estaldurak marmolezkoak ziren Ziklada irleetatik ekarritakoak. Cellak ([[naos]]) [[pronaos]] eta [[opistodomos]] in antis ditu.
K.o. VII. mendean, eliza kristau bat bilakatu zen. Naosa [[nabe]] zentrala izanik. Alboko nabeak naos eta kolomadien espazioarekin lortu ziren, zutabeen arteko luzera-gunea itxi zelako.
[[Gelon I.a Sirakusakoa|Gelonek]] agindu zuen tenplua eraikitzea kartagotarren aurkako garaipenaren ostean. Hark ez zuen handitasuna bilatzen formaren perfekzioa eta bolumenen antolamendua baizik. Tenplu hau Himerakoaren garaikidea eta berdina da.
Zizeronek laudatu zuen tenplu honen handitasuna<ref>Zizeron, ''Verrinak'' II.4.124-125.</ref>. XX. mendeko zaharberritzean, [[barroko]] garaiko apaingarriak kendu zituzten.
Hasierako tenpluko ateek bolizko apaingarriak eta urrezko [[buloi]]ak zituen. Barneko hormetan bazeuden margoztutako taulak non [[Agatokles Sirakusakoa|Agatoklesen]] zalditeria agertzen baitzen kartagotarren kontrako gudua gogoratuz.
Tenplu honetan Siziliako tiranoen eta erregeen 27 erretratu zeuden, seguruena Agatoklesek enkargaturik, zeinak jatorri xumea bazuen ere, aurreko agintariekin haren lotura adierazi nahi zuen.
Ondasun hauek guztiak Kaio [[Verres]]ek arpilatu zituen. [[Ateneo Naukratiskoa|Ateneok]] zioenez, tenpluaren gainean Atenea jainkosaren urrezko eskutua kokatu zen, urrutik ikus zitekeena marineleei bidea erakusteko<ref>Ateneo: ''Erudituen oturuntza'', XI. 462.</ref>. Baliteke tenpluko [[akrotera]] bat marmolezko nike korrikalari bat izatea, beharbada [[Kios]]en zizelkatu zen. Gaur egun Sirakusako Museo Arkeologikoan ikusgai dago.
 
== Erreferentziak ==