Ortigia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
83. lerroa:
Ortigia irla eta lehorra lotzen duen zubiak zeharkatu ondoren, hau da, Uztailaren 25eko pasealekuan, [[Apolo]] tenpluaren aztarnak agertzen dira. Cavallarik aurkitu zituen 1862an. Indusketa guztiak 1938 eta 1943 artean egin ziren, espainiar koartela eta Erdi Aroko etxetxoak kendu zirenean. Tenplu honen erabilerak hurrengo hauek izan ziren: [[bizantziar]] eliza, [[arabiar]] [[mezkita]] eta [[normandar]] [[basilika]], besteak beste.
Tenplu honen gurtza badakigu zein zen ekialdeko harmaila gorenean dagoen inskripzio bati esker. Hizki arkaikoak, 8 metro luze dutenak, tenplua eraiki zenekoak dira, hau da, K.a. VI mendekoaren lehen laurdenekoak. Testuak dio:
{{esaera2|''Kleomenesek (edo Kleomedesek) Apolorentzat egin zuen, Znidieidasen semea, eta kolomadiak eraiki zituen, lan bikainak''.}}
Modu honetan, arkitektoaren izena agertzen da, oso arraroa Aro Arkaikoan, eta gainera, [[kolomadi]]aren garrantzia azpimarratzen du, lan aparta garai hartan. Litekeena da Epiklesek egitea. Dudarik gabe, [[Sizilia]]ko tenplu [[periptero]]rik antzinena da.
Eraikina, 58,10 x 24,50 m, [[hareharri]]zko blokeekin eginda dago eta honen [[Basamentu (argipena)|basamentuaren]] sakonera 2,3 metrokoa da. Zutik, bi zutabe [[arkitrabe]]dun baino ez daude, fatxadako eta hegoaldeko partearen zutabe-zati batzuk eta ''cellako'' edo [[naos]]eko hormaren atal bat. Hasieran, alde laburretan sei zutabe zeuden eta hamazazpi alde luzeetan. Zutabe bakoitzak 40 tonak pisatzen zituena, [[Monolito|monolitikoak]] ziren eta garaiera, [[kapitel]]arekin, 7,89 m-koa zen. Zutabe hauek [[arteka]]k zituzten, oso lauak eta elkarren ondoan, Aro Arkaikoan egiten ziren modukoak. Era berean, arkitrabea oso altua zen: 2,5 metrokoa.
Tenpluko gunearen aurrean, 37,20 m luze eta 11,60 zabal, kolomadi bat zegoen, ekialdeko [[peristasi]]aren paraleloa, [[fatxada]]ri [[frontalitate]] handiago ematen zuena. Naosak [[opistodomos]] batean bukatu beharrean, [[adyton]] luze eta estu batean amaitzen zuen (tenpluaren tokirik helezinena), [[Korfu (hiria)|Korfuko]] tenpluaren antzekoa, nahiz eta estuagoa izan.