Moby-Dick: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
37. lerroa:
Liburua narratzailearen esaldi ospetsu honekin hasten da: ''Dei nazazue Ismael'' (jatorrizko ingelesez: "Call me Ishmael"). Narratzailea [[Merkantzia-ontzi|merkataritza-ontzietan]] zaildutako Ismael izeneko marinel gazte bat da, zeinak bere hurrengo bidaia [[baleontzi]] batean izango dela erabaki duen. Era berean bere itsas bidaia [[Massachusetts]]eko [[Nantucket]] uharte eta bale-industriaren kokaleku eta portu garrantzitsuan hasi behar duela erabaki du.
 
Bere helburura edo abenturaren abiapuntura iritsi aurretik, ''Queequeg'' [[polinesia]]r arpoilari trebearen lagun egiten da, eta biek baleontzi berean itsasoratzea adosten dute. Biek ere ''Pequod'' baleontziko eskifaian izen emango dute, herrialde zein arraza esberdinetakougaritako gizonez osatutako eskifaia; hain zuzen ere, baleontziko arpoilariak Queequeg polinesiar "gizajalea", ''Tashtego'' [[amerindiar]]ra eta ''Daggoo'' "beltz basatia" dira.
 
''Pequod'' baleontzia Ahab kapitain zorrotz eta gupidagabearen agindupean dago, kaxalote masail-hezurrez eginiriko hanka duen itsasgizon trebea. Handik gutxira, Ahab kapitainak eskifaiari itsas bidaiaren helburu nagusia zein den adieraziko dio: berezko balea-ehizaz gain, kapitainaren obsesioa Moby-Dick kaxalote zuria hiltzea da, balea zuri erraldoi hark kapitaina hanka-bakar laga eta haren atzetik abiatu ziren baleontzi guztiak banan-banabanan suntsitu eta irentsi baizituen.
 
== Interpretazioak ==