Henrike III.a Frantziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Henrike II.a Frantziakoa|Henrike II.aren]] eta [[Katalina Medici]]ren hirugarren semea zen, Anjou eta OrléansgoOrléansko dukea. Amaren eraginez, [[Bi Nazioen Errepublika|Polonia-Lituania mankomunitatearen]] errege hautatu zuten [[1573]]an, baina berehala itzuli zen Frantziara, [[Karlos IX.a Frantziakoa|Karlos IX.a]] anaiaren lekua hartzeko ([[1574]]).
 
Kultura eta adimen handiko pertsona bazen ere, bere homosexualitatearen kariaz utzi zuen aginpidea bere ''mignon'' edo kuttunekoen eskuetan ([[Anne de Joyeuse]], Épernongo dukea). [[Higanot]]en aurka borrokatu ondoren, Politikoen alderdiari jarraitu eta bakea izenpetu zuen [[Henrike III.a Nafarroakoa]]rekin (Monsieur, [[1576]]). Alabaina, [[Henrike I.a Guisekoa]]k [[Parisko Liga Santua|Liga Katolikoa]] osatu eta erregea eraman zuen bertara. Ondorioz, berriro hasi zen gerra higanoten aurka. [[1580]]. urtean izenpetu zen beste bake bat ([[Néraceko bakea]]).
 
[[1584]]an, [[Frantzisko Frantziakoa (1555-1584)|Alençongo dukea]] eta erregegaia hil zenean, larriagotu ziren erregetzarako arazoak eta Hiru Henrikeren Gerra hasi zen: Henrike III.a Frantziakoa erregezaleen burua zen, [[Henrike I.a Guisekoa|Henrike Guisekoa]] Liga Katolikoko gidari nagusia, eta [[Henrike III.a Nafarroakoa]] eta Henrike III.a Frantziakoaren koinatua, higanoten lehen buruzagia. Henrike III.a Nafarroakoak Ligako katolikoak [[Coutras]]en menderatu ondoren ([[1587]]), Henrike Guisekoa [[Paris]]en sartu eta erregeak utzi egin behar izan zuen hiriburua ([[Barrikaden egunaEguna]], [[1588]]). Henrike III.ak Henrike Guisekoa hilarazi zuen eta ondorengo hautatu zuen Henrike III.a Nafarroakoa.
 
[[Jacques Clément]] izeneko fraide katoliko batek hil zuen Paris hartzera zihoala, [[1589]]. urtean.