Irlandako Alderdi Parlamentarioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:CSParnell.jpg|thumb|250px|[[Charles Stewart Parnell]], Irlandako Alderdi Parlamentarioaren sortzailea.]]
 
'''Irlandako Alderdi Parlamentarioa''' ([[ingeles]]ez ''Irish Parliamentary Party'' eta [[irlandako gaelera|irlanderaz]] ''Páirtí Parlaiminteach na hÉireann''), sarritan ''Irish Party'' edo ''Home Rule Party'' izenez laburbildua ("Irlandar Alderdia" edo "Home Rule Alderdia") [[1882]]. urtean [[Charles Stewart Parnell]] politikariak sortutako [[irlandar nazionalismo|irlandar alderdi nazionalista]] moderatu bat izan zen, aurreko [[Home Rule League]] alderdia ordezkatuz.
 
Alderdi honen helburu nagusia [[Irlanda]]rentzako [[Home Rule (Irlanda)|Home Rule]] autogobernu lege bat lortzea izan zen, helburu horren barnean Irlandaren autonomiaren aldeko hiru legeen onarpena, nekazal erreforma eta Irlandako Legebiltzar baten sorrera zeuden, noski, betiere [[Erresuma Batua]]ren barnean. Hortaz ez zen bereziki [[irlandar errepublikanismo|irlandar errepublikarren]] gustuko alderdia, azken hauen helburua Irlanda errepublika independiente batean bilakatzea baitzen, eta hauentzat Irlandako Alderdi Parlamentarioaren eskaerak eskasegiak zirela iruditzen baizitzaien.