Bosnia-Herzegovina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
67. lerroa:
[[Goi Erdi Aroa]]n mendebaldeko [[Balkanak|Balkanetan]] zegoen egoera politikoa ez dago erabat argitua. [[VI. mende]]tik aurrera, gaur egungo [[Polonia]]ko hegoaldetik eta [[Txekia|Txekiar Errepublikatik]], talde [[eslaviar hizkuntzak|eslaboak]] iritsi eta kokatu ziren. [[IX. mendea]]n [[Frankoak|Frankoen]] inbasioarekin [[feudalismo]]a finkatu zen. Garai hartan, [[Dalmazia]]ko itsasaldetik hasita, [[kristautasun|kristautu]] ziren bosniarrak. IX. mendean bi erresuma jaio ziren inguru hartan, [[Serbia]] (Bosniako hego-ekialdean) eta [[Kroazia]] (Bosniako mendebaldean). [[XI. mendea|XI.]] eta [[XII. mendea|XII.]] mendeetan, bertako nobleek agindu zuten Bosnian, [[Hungariako Erresuma|Hungariako]] monarken agintepean. Hungaria zen eskualdeko erresuma nagusia, Kroazia ere mende zuena.<ref name=TBMIP>{{erreferentzia |izena= Andras |abizena= Riedlmayer |url=http://www.bosnjaci.net/prilog.php?pid=18707 | izenburua= A brief history of bosnia-herzegovina |sartze-data=2020-1-25 |argitaletxea=Harvard University, USA, 1993, bosnjaci.net}}</ref>
 
[[1200]] aldean, [[Bosniako Banato]]ak autonomia zabala lortu zuen. Horretarako hungariarren eta serbiarren aurka borrokatu behar izan zuen. Biztanleria kristaua zen, baina hiru elizatan zegoen banatua; gehienak [[Erromatar Eliza Katolikoa|katoliko erromatarrak]] baziren ere, [[Eliza ortodoxoa|ortodoxoak]] eta [[bogomilo]]ak ere zeudenbazeuden. Hiru elizak antolakuntzaren aldetik ahulak ziren, [[klero]]a, hein handi batean, hezigabea, eta bakar batek ere ezin zuen izan estatuaren babes iraunkor eta esklusiboa.<ref name=TBMIP/>
 
[[1376]]an, [[Bosniako Tvrtko I.a|Tvrtkok]], Bosniako ''ban''-ak, errege izendatu zuen bere burua. Horrela sortu zen [[Bosniako Erresuma]]. Ordurako, ordea, [[Otomandar Inperioa|turkiar otomanoak]] hasiak ziren Balkanak konkistatzen. [[1389]]an, serbiarrak azpiratuak izan ziren [[Kosovoko gudua (1389)|Kosovoko guduan]], eta otomandarren basailu bilakatu ziren. Bosniak [[1463]] arte eutsi zion bere independentziari.<ref name=TBMIP/>