Desamortizazioa Espainian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 84.79.231.160 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ernestobanpiroa wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
6. lerroa:
 
Godoyren desamortizazioak garrantzi handia izan zuen Hego Euskal Herrian, era apalagoan ezarri zen arren. Herri askotako eliz ondasunak, parrokia bakoitzaren mendean zeudenak batez ere, esku pribatuetara igaro ziren 1798-1799an. Mendizabalen desamortizazioa garrantzitsua izan arren, modu guztiz desberdinean gauzatu zen Hego Euskal Herrian, karlisten eta liberalen arteko gerra zela medio. 1837an abiarazi zen prozesu hark erlijio-ordenen ondasunak zituen batez ere helburu, eta foruzale euskaldunak haren aurka altxatu ziren, elizaren jabetza ez ezik herri-ondasunak ere arriskuan ikusi zituztelako. XIX. mendera arte, [[Antzinako Erregimena|Erregimen Zaharrean]], [[udal]]ek ezin zituzten beren lurrak eta ondasunak saldu edo eskuz aldatu, eta Madozen desamortizazioak sendotu eta gauzatu nahi izan zuen XVIII. mende-bukaeratik aurrera hasitako liberalizazioa. Estatua herri-erakundeen ondasunen jabe egin zen, herri-lurrena izan ezik, eta salmenta guztien % 20 jaso zuen; gainerakoa udalarentzat gelditu zen. Saldu ez ziren ondasunak beretzat gorde zituen Estatuak. Desamortizazioak, Erregimen Zaharreko jabetza-moldeak astintzeaz gainera, kinka larrian utzi zituen [[Hego Euskal Herriko foruak|Euskal Herriko foruak]]. Ordura arte zerga eta errenta txikiak ordainduz herri-lurrak erabiltzen zituzten laborariek ez zituzten neurri haiek onartu, eta hori izan zen, besteak beste, nekazari euskaldun gehienak liberalen aurka altxatzeko arrazoietako bat. Bestalde, nekazaritza-mundura halako aurrerapenik ez ekartzeaz gainera, desamortizazioak burgesia berri baten hazkundea bideratu zuen: ondasun haien erosle asko eta asko lanbide liberaletan ziharduten pertsonak izan ziren.
 
 
@roberto_00m
 
== Erreferentziak ==