2020ko urtarrilaren 30eko Hego Euskal Herriko greba orokorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+infotaula
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Aldarrikapenak ==
[[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA]] eta [[Langile Abertzaleen Batzordeak|LAB]] sindikatuek sortutako argudiotegiaren arabera, honakoak izan ziren grebaren aldarrikapenak:<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Greba egiteko arrazoi nagusiak - Eskualdea|hizkuntza=eu|url=https://aiurri.eus/eskualdea/1579774011438|aldizkaria=Aiurri.eus|sartze-data=2020-02-02}}</ref><ref>{{Cite news|url=http://www.eskubidesozialenkarta.com/wp-content/uploads/2019/12/AldarrikapenTaula-EUS.pdf|abizena=|izena=|izenburua=Lan-pentsio-bizitza duina U30 Greba Orokorra|data=|egunkaria=Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2020-02-02}}</ref>
 
#[[Mariano Rajoy|Rajoyren]] lan erreforma bertan behera uztea. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hitzarmenak estatu mailako hitzarmenen gainetik lehenestea aldarrikatu zen, lan eskubideetan egin ziren murrizketak atzera botatzeaz gain, zeinak 2012ko Lan Erreformak ahalbidetu zituen, [[PP|Alderdi Popularraren]] gobernuan.
# 2011 eta 2013an gauzatutako [[pentsio]] murrizketak indargabetzea. [[Erretiro|Erretiroa]] 65 urteetara finkatzea, erretiro aurreratua 61 urtetik aurrera hartzeko eskubidea izatea, baldin eta langileak hogeita hamar urte [[Kotizazio (gizarte segurantza)|kotizatu]] baditu, pentsioa kalkulatzeko lehen hamabost urteak soilik aintzat hartzea, pentsioetan [[Kontsumorako Prezioen Indize|KPI-a]] bermatzea eta pentsioen jasangarritasun faktorea ezabatzea eskatu zen.
# Pentsioen inguruko aldarrikapen osagarriak. 1080 euroko gutxieneko pentsioa, pentsio sistemaren finantziazioa bermatzea (kotizazio sozialen eta zergen bidez) eta lanaldi partzialeko kontratuetan kotizazioak zenbatzerakoan zigorrik ez aplikatzea, lan egindako egun bakoitzak kotizatutako egun bat bezala zenbatzea, aldarrikatu zen.
# Eskubide sozialen bermea. Menpekotasun egoeran dauden guztiei laguntza zerbitzu, publiko, unibertsal eta doakoa eskaintzea, diru sarrerak bermatzeko errenta lanbide arteko gutxieneko soldatarekin %100ean parekatzea eta azken hori %50ean igotzea eskatu zen. Gainera, alokairu sozialeko etxebizitza bat eskuratzeko eskubidea legeak berma dezala aldarrikatu zen.
# Euskal Herriarentzako [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|esparru propioa]]. Lan harremanetan eta babes sozialean euskal erakundeek eskumen guztiak izatea eskatu zen.
 
[[Steilas]] sindikatuak bere aldetik, arrazoi horiek azaltzeko hainbat hitzaldi antolatu zituen.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=bizmarije|urtea=|izenburua=U30.Hamaika arrazoi grebarako. GREBA KOMITEA|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://steilas.eus/es/agenda/u30-hamaika-arrazoi-grebarako-greba-komitea/|aldizkaria=Steilas|sartze-data=2020-02-02}}</ref> [[Euskal Herriko mugimendu feminista|Euskal Mugimendu Feministak]] ere parte hartu zuen greba deialdian, eta haren aldarrikapenek ere hotsa izan zuten.<ref>{{Erreferentzia|izena=E. S. K.|abizena=sindikatua|izenburua=Mugimendu Feminista Greba Orokorrarekin bat|hizkuntza=eu-es|url=https://www.esk.eus/index.php/eu/berriak/1172-mugimendu-feminista-greba-orokorrarekin-bat|aldizkaria=sindicato ESK sindikatua|sartze-data=2020-02-02}}</ref> [[Ikasleen Sindikatua|Ikasleen Sindikatuak]] ere greba egitera deitu zituen euskal ikasle guztiak, hezkuntza publiko euskalduna eta [[Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko Lege Organikoa|LOMCE]] legearen indargabetzea aldarrikatzeko, besteak beste.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ikasle|abizena=Sindikatua|urtea=|izenburua=Greba orokorra urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herrian!|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.ikaslesindikatua.net/index.php/berriak-noticias/ikasle-mugimendua/170-greba-orokorra-urtarrilaren-30ean-hego-euskal-herrian|aldizkaria=www.ikaslesindikatua.net|sartze-data=2020-02-02}}</ref>
 
== Jarraipena ==
 
=== Gizarte ekimenak eta sindikatuak ===
Grebak ez zuen babes handirik jaso alderdi politikoen aldetik eta eragile sozialek ere euren baitan desadostasunak eduki zituzten. Aipagarria da pentsiodunen elkarteen kasua, zeinen artean eztabaida egon zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aldarrikapenean denak ados, harturiko bidean ez|hizkuntza=eu|data=2020-01-21|url=https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/6973287/pentsiodunak-urtarrilaren-30eko-grebaz-aldarrikapenean-denak-ados-bidean-ez/|aldizkaria=Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2020-02-02}}</ref><ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Abian da pentsio duinak eta eskubide sozialak aldarrikatzeko greba orokorra|hizkuntza=eu|data=2020-01-29|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6993019/u30-greba-orokorra-urtarrilearen-30ean-bilbon-gasteizen-donostian-eta-irunean/|aldizkaria=Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2020-02-02}}</ref> [[Pentsiodunak Martxan]] elkarteko [[Xabier Isasa]] eta [[Aguijup|Aguijupen]] elkarteko [[Agustin Arrieta]] bat zetozen mugimenduari elkartasuna eman behar zitzaiola adierazterakoan. Arrietak ordea, argi utzi zuen haren ustez pentsiodunen mugimenduak alderdi politiko eta sindikatuen eraginpetik at egon behar zuela. Hori zela eta, zenbait pentsiodunek zalantza izan zuten greban parte-hartu edo ez erabakitzerakoan. Alabaina, pentsiodunen gehiengoaren babesa jaso zuen grebak.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aldarrikapenean denak ados, harturiko bidean ez|hizkuntza=eu|data=2020-01-21|url=https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/6973287/pentsiodunak-urtarrilaren-30eko-grebaz-aldarrikapenean-denak-ados-bidean-ez/|aldizkaria=Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2020-02-02}}</ref>
 
Grebak euskal gehiengo sindikalaren babesa jaso zuen, ELA, LAB, Steilas, [[Ezker Sindikalaren Konbergentzia|ESK]], [[Hiru (sindikatua)|Hiru]], EtxaideEtxalde eta [[Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna|EHNE]] sindikatuena. Talde feministek, ekologistek eta ikasleen sindikatuek ere greba deialdiarekin bat egin zuten.<ref name=":0" />
 
Espainiar sindikatuek ez zuten greba babestu, aldarrikapenetan desadostasunak izateaz gain, gobernu berriari ([[2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak|2019ko azaroan izan ziren azken hauteskunde orokorrak]]) aldaketak egiteko denbora utzi behar zitzaiola uste zutelako. Hala, [[UGT|UGTk]] "euskal hauteskundeei begira eginiko ekitalditzat" hartu zuen eta [[Langile Komisioak|CCOOk]] "pentsiodunak zati zitzakeen grebatzat".<ref name=":0" />
 
=== Alderdi politikoak ===
Alderdi politikoei zegokienean, [[Euskal Herria Bildu|Euskal Herria Bilduk]] bat egin zuen greba deialdiarekin.<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izena=EH Bildu|abizena=Nafarroa|urtea=|izenburua=[EUS]Gaur #U30 greba orokorrarekin bat egin dugu eta egunean zehar izanen diren mobilizazioetan parte hartuko dugu.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2020T00:35|url=https://twitter.com/EHbilduNafarroa/status/1222800514041204736/photo/1|aldizkaria=@EHbilduNafarroa|sartze-data=2020-02-02}}</ref> Alderdi abertzaleak beste alderdiek izandako jarrera salatu zuen, izan ere, "grebak EH Bilduri onura politikoa egingo ziola" iradokitzea aurpegiratu zien, oinarrizko arrazoiak gutxietsiz eta gizartearen arrazoiei bizkarra emanda.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Deia|izenburua=Todos los partidos menos EH Bildu se oponen a la huelga general del día 30|hizkuntza=es|url=https://www.deia.eus/economia/2020/01/19/partidos-eh-bildu-oponen-huelga/1012490.html|aldizkaria=www.deia.eus|sartze-data=2020-02-02}}</ref>
 
Beste alderdi guztiek ez zuten parte hartu greba deialdian eta askok deialdia gogor kritikatu zuten. [[Elkarrekin Ahal Dugu|Elkarrekin Ahal Duguk]], greba deialdiaren aldarrikapenekin bat egiten zuen arren, garaia ez zela adierazi zuen, gobernua sortu berria zelako.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=Anticapitalistas se desmarca de Podemos y anima a secundar la huelga general|hizkuntza=es|data=2020-01-29|url=https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200129/anticapitalistas-se-desmarca-de-podemos-y-anima-a-secundar-la-huelga-general|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2020-02-02}}</ref> Alabaina, Ahal Duguren zati antikapitalistak alderdiaren zuzendaritza nagusiaren jarrerari jaramon egin ez eta greban parte-hartzera bultzatu zituen biztanleak.<ref name=":1" /> [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] ez zuen greban parte-hartu eta gogor salatu zuen, "greba politikoa" zela uste zuelako.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Nagore Arin-Iker|abizena=Aranburu|izenburua=EAJ: «Erabateko porrota izan da. Gizarteak bizkarra eman die»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1872/006/001/2020-01-31/eaj-erabateko-porrota-izan-da-gizarteak-bizkarra-eman-die.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-02-02}}</ref> Greba "erabateko porrota" izan zela ere adierazi zuen.<ref name=":2" /> [[PSE-EE|PSE]] eta [[PP]] alderdi espainiarrek ere bide berdina jarraitu zuten adierazpenak egiterakoan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua="Greba politikoa" deitzea egotzi diete ELAri eta LABi alderdi gehienek|hizkuntza=eu|data=2020-01-18|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6967195/greba-politikoa-deitzea-egotzi-diete-elari-eta-labi-alderdi-gehienek/|aldizkaria=Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2020-02-02}}</ref>
 
=== Elkarretaratzeak ===
32. lerroa:
 
==== Bilbo ====
[[Bilbo|Bilbon]] hiru zutabe bildu ziren 11:45etan [[Errekalde Zumarkalezumarkalea]], [[Deustu]] eta [[Jesusen Bihotza plaza (Bilbo)|Jesusen Bihotzean]]. 12:30etan hasi zen manifestazio nagusia [[Moyua plaza|Moyua]] edo Plaza Eliptikoan, [[Bilboko udaletxea|udaletxe]] aurrean amaitu arte. Arratsaldeko manifestazioak bide berdina jarraitu zuen.
 
==== Donostia ====
Zutabeak [[Gros]], [[Amara (Donostia)|Amara]] eta [[Antigua (Donostia)|Antiguatik]] atera ziren 11:45etan, arik eta manifestazio nagusia 12:00etan hasi arte, [[Artzain Onaren plaza|Artzain Onaren]] plazan; amaiera [[Boulevard (Donostia)|Boulevard Zumardian]] izan zuen. Arratsaldeko manifestazioa Boulevard Zumardian egin zen seiak aldera.
 
==== Gasteiz ====
Manifestazio nagusia baino ez zen deitu, hamabietan, [[Bilbo plaza (Gasteiz)|Bilbo plazatik]] hasi zena. Arratsaldeko manifestazioa [[Andre Maria Zuriaren plaza|Andre Maria Zuriaren]] plazan hasi zen, seietan.<ref name=":0" />
 
Araba osoan aintzat hartuz gero, grebak jarraipen handiena hezkuntza publikoan izan zuen Steilas sindikatuak eskainitako datuen arabera, %70ekoa. [[Arabako Campusa|EHUko Arabako campuseko]] fakultate gehienak itxi egin ziren eta osasungintzan ere eragin nabarmena izan zuen grebak. Industrian alabaina, ez zuen eragin handirik izan grebak beste euskal herrialdeekin alderatuz gero; Gasteizen denda eta tabernak eguerdiko manifestazioan itxi zituzten, protestek eraginda. [[Mercedes-Benz|Mercedes]] enpresan protestak egon ziren, hainbat grebalarik bidea oztopatu nahi izan zietelako grebarekin bat egin ez zuten langileei, poliziak esku hartu behar izan zuen. Inauxan, Amurrio Ferrocarrilen eta [[Agurain|Aguraingo]] Arcelor Mittalen ordea, lanuzte nabarmenak egin ziren. SEA patronalaren arabera, lanuztea "hutsala" izan zen, haren datuen arabera, %6koa.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Aitor|abizena=Biain|izenburua=Araba: hezkuntzan izan du eragin handiena|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1893/008/002/2020-01-31/araba-hezkuntzan-izan-du-eragin-handiena.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-02-02}}</ref>
 
Manifestazio nagusia arazorik gabe gauzatu zen eta antolatzaileen arabera, 25.000 bat pertsonak parte hartu zuten. Sindikatuak pozik agertu ziren grebak izandako jarraipenarekin.<ref name=":3" />
 
==== Iruñea ====
Goizeko hamaiketan abiatu ziren zutabeak [[Sanduzelai]], [[Berriozar]], [[Txantrea]], [[Arrotxapea]], [[Atarrabia]], UPNA[[Nafarroako Unibertsitate Publikoa|NUP]] eta [[Barañain|Barañaindik]]. Manifestazio nagusia [[Gazteluko plaza|Gazteluko plazan]] abiatu zen hamabietan. Arratsaldean aldiz, manifestazioa Autobus Geltoki Zaharrean hasi zen bostetan.
 
== Erreferentziak ==