Urriko Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
323. lerroa:
[[Urriaren 31|Urriaren 31ean]] akordioa gertu zegoen, bai mahaian zeuden [[Boltxebike|boltxebikeek]] ([[Lev Kamenev|Kamenevek]] zuzenduta, eskuin ildoko boltxebikeak zirenak), zein beste [[Alderdi politiko|alderdiek]], arlo juridikoan adostasuna lortzeko urratsak eman zituzten: [[Sobieten Komite Exekutibo Zentrala|VTsIK]] zaharraren zein berriaren kide kopuru berdinez (gehi [[Baserri|Baserritarren]] [[Sobiet (kontseilua)|Sobieten]] kide batzuez, gehi alderdi [[Sozialismo|sozialista]] ezberdinek izendatutako kide batzuez) osatu behar zuten “Kontseilu Herrikoi” bat eratzea adostu zuten, honek Gobernu berria aukeratu behar zuelarik; hala ere (Vladimir Brovkinen arabera), Gobernu akordioa eginda zegoen, [[Viktor Txernov|Txernov]] izango zen Gobernuburua, eta ez [[Vladimir Lenin|Lenin]] ez [[Leon Trotski|Trotski]] ez ziren Gobernu berrian egongo. Kamenevek, [[Ministro|ministroen]] gehiengoa boltxebikea izateko baldintza erretiratu zuen (Rabinowitchen arabera). Akordio honen alde, bai mahaian zeuden boltxebikeak, zein [[eseristak]] (eskuinekoak zein [[Ezkerreko Sozialista Iraultzaileak|ezkerrekoak]]) zein [[mentxebike]] internazionalistak (Martoven ildokoak) agertu ziren, baina Vladimir Brovkinen arabera, mentxebikeen zuzendaritzak zalantzak agertu zituen<ref name="vikzhel" />.
 
Hala ere, akordio hori ez zen gauzatu; bai sinatzaileek (eskuineko boltxebikeek eta ezkerreko eseristek batez ere) euren alderdietan gehiengoa ez zutelako eta bai [[Aleksandr Kerenski|Kerenskiren]] saiakerak porrot egin zuelako, beraz boltxebikeek ez zuten ikusten mahaian esertzeko arrazoirik ikusten (beste alderdiek ere uste zuten [[Proletarioen diktadura|botere boltxebikea]] segituan erori behar zela). Urriaren 31n bertan, [[Sobieten Komite Exekutibo Zentrala|VTsIKk]] koalizio-Gobernu baten gaineko akordio batetarako bere baldintzak atera zituen:
* a) [[Herri-Komisarioen Biltzarra|Sobietar Gobernuaren]] programa (Bakearen Lurraren eta Langile Kontrolaren gaineko Dekretuak barne) onartzea;
* b) [[Atzerakoi|Kontrairaultzaren]] kontrako borrokaren beharra onartzea;
* d) Errusia Osoko Sobieten II Biltzar Nagusia botere-iturri bakar gisa onartzea;
* e) Gobernu berria VTsIKren menpe egotea; eta f) Gobernuan Sobieten araberako ordezkaritza proportzionala izatea<ref name="vikzhel" />.
 
[[Azaroaren 1|Azaroaren 1ean]] bertan, gauez, Alderdi Boltxebikearen Komite Zentralean egindako bilera batean, gehiengoaren postura akordio hori ez aintzatestea izan zen, Langile eta Soldaduen II Sobieten Biltzarrak Gobernu boltxebike bat onartu zuenaren, eta beraz beste alderdiekin akordio bat Biltzar Nagusi honetatik eratorritako organoetatik kanpo erabakitzea traizioa zatekeenaren argudioarekin. Zuzendaritza boltxebikearen arabera, “Kontseilu Herrikoiak” Sobietek aukeratutako VTsIKi eta uzkailitako aurreko VTsiKi ordezkari kopuru bera ematea, II Biltzarraren erabakiak eta Sobieten subirautasuna urratzea zatekeen. [[Boltxebike|Boltxebikeek]] ziotenez, posible zen alderdi berriak [[Herri-Komisarioen Biltzarra|Gobernuan]] sartzea alderdi horiek Sobieten II Biltzar Nagusia eta bertako akordioak zein konposaketa onartzen bazuten, eta beste alderdiek [[Proletarioen diktadura|Botere Sobietarra,]] [[Sobieten Komite Exekutibo Zentrala|VTsIK]] berria eta Sovnarkom onartzen bazuten. Orlando Figesen arabera, [[Leon Trotski|Trotskik]], Gobernu berrian, koaliziozkoa balitz, ministroen %75ak boltxebikeak izan behar zuten. Kontuan izan behar da beste alde batetik, azaroaren 1ean, guda frontean boltxebikeentzat gauzek hobera egin zutela; bai [[Mosku|Moskun]] eta bai [[San Petersburgo|Petrogradeko]] aldirietan [[Aleksandr Kerenski|Kerenskiren]] kontra. Bestetik, boltxebikeek ezin zuten Lenin eta Trotskiren kontrako betorik onartu. Alexander Rabinowitchen arabera, Kameneven alde [[Anatoli Lunatxarski|Lunatxarski]], Riazanov eta [[Viktor Nogin]] jarri ziren: Lunatxarskiren arabera, [[Udal|Udaletako]] Dumak sufragio unibertsalez aukeratuak zirenez, [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Estatuaren]] egunerokotasuna bermatzeko egokiak ziren eta haiekin akordio bat lortu behar zen, Noginen arabera, akordioak hausteak, hurbileko alderdiak ere (ezkerreko eseristak, kasu) lekutzea esan nahiko zukeen<ref name="vikzhel" />.