Urriko Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
269. lerroa:
[[Aleksandr Kerenski|Kerenski]]-[[Piotr Krasnov|Krasnov]] matxinadak [[Urriaren 27|urriaren 27an]] forma hartu zuen. Egun horretan, [[Aleksandr Kerenski|Kerenskik]] [[Piotr Krasnov]] ezarri zuen [[San Petersburgo|Petrogradeko]] tropen buru gisa. [[Piotr Krasnov|Krasnovek]] kosako guztiak [[San Petersburgo|Petrogradera]] deitu zituen “[[Errusiako Behin-behineko Gobernua|Behin-Behineko Gobernua]] defendatzera”. Egun hartan baita, [[John Reed (kazetaria)|Reeden]] arabera, “[[San Petersburgo|Petrograden]] hegoalderako hiri txikietako goarnizio guztiak zatitu egin ziren: ofizialak [[Aleksandr Kerenski|Kerenskirekin]], tropa [[Sobiet (kontseilua)|Sobietekin]]”. Gainera, kontuan izan behar da bai Vikzhelen grebak zein hiriburuko enplegatuen grebak (teorian [[Aleksandr Kerenski|Kerenskiren]] indarrekin bat egiten ez bazuten ere), [[San Petersburgo|hiriburu]] [[Boltxebike|boltxebikea]] gainontzeko [[Errusia|errusiar lurrengandik]] isolatu zutela. [[Aleksandr Kerenski|Kerenskiren]] tropak, [[Urriaren 27|urriaren 27an]] “Hego-ekialdetik” [[San Petersburgo|Petrogradera]] hurbiltzen ari zirela dio [[John Reed (kazetaria)|John Reedek]]: Gatxina hartu zuten, hiri hori, “[[San Petersburgo|Petrograden]] hego-mendebaldean dago, 30 bat kilometrotara”<ref name="kerenski-krasnov" />.
 
Gainera, [[Don ibaiko kosakoak|Dongo kasakoen]] buru [[Aleksei Kaledin|Aleksei Kaledinek]] [[Errusiako Behin-behineko Gobernua|Behin-behineko Gobernuari]] laguntza ematen ziola eta “saiakera [[boltxebike]] kriminala” gaitzesten zuela adierazi zuen, [[Don ibaiko kosakoak|Don eskualdean]] boterea “Gobernu Kosako” baten eskuetan uzten zuelarik<ref name="kerenski-krasnov" />.
 
Beste alde batetik, [[Boltxebike|gorriek]] erantzuna prestatu zuten. [[Urriaren 27|Urriaren 27ko]] arratsaldean, ibilgailu blindatuen unitateek (''broneviki''), bilkura batetan botere [[Boltxebike|boltxebikea]] aintzatestea eta honen alde borrokatzea erabaki zuten. Unitate hauek, [[John Reed (kazetaria)|Reeden]] arabera “[[San Petersburgo|Petrograd]] kontrolatzeko giltzarria” ziren. [[John Reed (kazetaria)|Reedek]] esan zuenaren arabera “bazirudien [[Errusia|Errusiaren]], munduaren eta [[Sozialismo|sozialismoaren]] patua auto blindatu haien eskuetan zegoela”. [[Boltxebike|Boltxebikeen]] kontrakoek, unitateak parte hartzearen aurka eta “neutraltasunaren alde” hitz egin zuten, Khamzanov izeneko bat eledun zutelarik. [[Boltxebike|Boltxebikeen]] postura Nikolai Krilenkok defendatu zuen. Krilenkoren argudioa izan zen “nik [[soldadu]] bezala, badakit [[Soldadu|soldaduek]] bakea nahi duzuela (…) baina bakea proposatu duen Gobernu bakarra [[Herri-Komisarioen Biltzarra|Gobernu boltxebikea]] izan da (…) neutraltasunera deitzen zaituztete, baina gure aurka bidali dituzten tropak ez dira neutralak (…) Guda Zibila ekiditera deitzen zaituztete, baina eurak dira uztailetik hona guda zibilaren bidez boterean mantendu direnak”. [[John Reed (kazetaria)|John Reeden]] arabera, “Krilenkok akituta zirudien”. Azkenean ''broneviki''ek [[Boltxebike|boltxebikeen]] alde bozkatu zuten. [[John Reed (kazetaria)|Reedek]] kontatzen duenez “imajinatzekoa da Krilenko guzti horiek kuartelez kuartel unitateak lerratu zitezen saiatzen; eta kuartelez gain, sindikatuetan, [[Sobiet (kontseilua)|Sobietetan]] (…) Horrela egin zen [[Errusiako Iraultza|Errusiar Iraultza]]!”. Egun honetan, [[Boltxebike|gorriek]] Krasnoie Seloren gaineko kontrola ziurtatzea lortu zuten Levensonen agindupean. [[Urriaren 27|Urriaren 27an]] bertan, [[Boltxebike|boltxebikeek]] matxinadaren aldeko egunkariak debekatu zituzten<ref name="kerenski-krasnov" />.
 
=== Urriaren 27: Funtzionarioen grebak aurrera jarraitzen du ===