Malala Yousafzai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Bandalismoa desegin
3. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Malala Yousafzai''' ([[Mingora]], [[Pakistan]], 1997ko uztailaren  12a) [[emakumeen hezkuntza]]ren aldeko [[aktibismo|ekintzaile]] bat da, eta [[Nobel Saria]] jaso duen pertsona gazteena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Malala Yousafzai Becomes Youngest-Ever Nobel Prize Winner|hizkuntza=en|url=https://people.com/celebrity/malala-yousafzai-becomes-youngest-ever-nobel-prize-winner/|aldizkaria=PEOPLE.com|sartze-data=2019-03-06}}</ref> Giza eskubideen aldeztaile ospetsua da; bereziki, Pakistan iparraldeko [[Khyber Pakhtunkhwa]] probintzian dagoen bere sorterri Swat haranean emakumeek eta haurrek hezkuntza izatearen aldeztailea. Izan ere, lurralde horretan, [[taliban]]ek galarazi egin dute neskatoak eskolara joatea, hainbat alditan. [[BBC]]ren webgunean [[blog]] bat idatzi zuen, 11–12 urte bitartean zituela. Blog horretan azaldu zuen nola talibanek bere herria zapalduta zeukaten. Aktibismo hori geldiarazteko asmoz, taliban bat Yousafzai erailtzen saiatu zen 2012an.
'''Malala Yousafzai balio etikako proyectua informazioa ez bilatu wikipedian.'''
 
== Haurtzaroa ==
by jagoba de albillo{{erreferentzia zerrenda}}
Malala Yousafzairen familia [[Sunismo|musulman sunita]] da. Ziauddin Yousafzai du aita, eta Toorpekai Yousafzai, ama. Malalak ondo dakizki [[paxtuera]], [[ingelesa]] eta [[urdu]] hizkuntzak. Hezkuntza gehiena aitarengandik jaso zuen. Ziauddin, Malalaren aita, [[olerkari]]a, ikastetxe jabea eta hezkuntzaren aldeko aktibista da. Malala emakumeen eskubideak eta hezkuntzarako eskubidea defendatzen hasi zen 2008. urtean. Hasieran, medikua izan nahi zuen, baina bere aitak ekintzaile politikoa izatera animatu zuen.
 
=== Blogari, BBC konpainiaren webgunean ===
Aamer Ahmed Khani eta haren lagunei bloga egiteko ideia bururatu zitzaien. Blog horren helburua neskatila batek idaztea eta [[taliban]]en menpeko gizartearen egoera azaltzea izango zen. Bloga gazte batek egin zezakeen, anonimoki; horrela, talibanek ez zuten jakingo nork idazten zuen, eta ez zuten idazle hori erailko.
 
Bloga idazteko eskatu zioten lehenengo neskatoak ez zuen idatzi nahi izan, talibanen beldur zelako. Neskato hark Malala Yousafzaik baino lau urte gehiago zituen. Aamer Ahmedek eta haren kideak Malalari buruz jakin zutenean, bloga idaztea eskatu zioten; azkenean, Malalak onartu zuen proposamena.
 
2009ko urtarrilaren 3an Malalak bere lehen artikulua argitaratu zuen. Malalak eskuz idazten zituen artikuluak, eta gero postaz erreportari bati bidaltzen zizkion. Horren ondoren erreportariak argitaratzen zituen [[BBC]]ren webgunean. Blog hartan, Malalak oro har bere herrian talibanek zuten botereari buruz idazten zuen. Taliban horiek eskola pribatuak ixtera behartu zituzten, eta nesken hezkuntza debekatu zuten 2003. eta 2009. urteen artean.
 
== Yousafzai hiltzeko saiakera ==
[[Taliban]]ek Malala eta haren aita, Ziauddin Yousafzai, mehatxatu zituzten. 2012ko irailaren 9ko arratsaldean, Malala autobusean zihoala, gizon bat igo zen armatuta, eta Malalari tiro egin zion. Malala hil edo bizi egon zen, Pakistanen ospitaleratuta. Urriaren 15ean, Ingalaterrako [[Birmingham]] hiriko Queen Elizabeth ospitalera lekualdatu zuten, tratamendua jarraitzeko. Urriaren 17an atera zen [[koma egoera]]tik, eta 2013ko urtarrilaren 3an atera zen ospitaletik.
 
Gertaera horien ondoren, Malalak mundu osotik egundoko elkartasuna jaso zuen, besteak beste [[Barack Obama]]rengandik, [[Madonna]]rengandik, [[Hillary Clinton]]engandik, [[Selena Gomez]]engandik....
 
== Sariak ==
2013an, 2014an eta 2015ean, ''[[Time]]'' aldizkariak Malala mundu osoan zehar eragin handiena duten 100 pertsonen artean hautatu zuen.
* [[Youth Peace Prize]] saria irabazi duen lehen emakumea da.
* 2013. urtean, [[Sajarov Saria]] jaso zuen.
* 2014ko irailean, [[Munduko Haurren Saria]], Suedian.
* 2014. urtean, [[Bakearen Nobel Saria]]; Nobel Saria jaso duen pertsonarik gazteena<ref>{{Cite web|url=http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/artikuloaren-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_q8LS&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=22892745|izenburua=Malala Yousafzai: Nobel saridunik gazteena|sartze-data=|egunkaria=Ikasbil|aldizkaria=HABE|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> bilakatu zen, soilik 17 urterekin.
* 2015ean, 316201 Malala asteroidea izendatu zuten, Yousafzairen ohorez.
 
Horretaz gain, hainbat hitzaldi eman ditu Erresuma Batuan, emakumeen eta haurren eskubideen alde.
 
== Lanak ==
[[Fitxategi:Remise du Prix Sakharov à Malala Yousafzai Strasbourg 20 novembre 2013 05.jpg|thumb|220px|Malala Yousafzai [[Estrasburgo]]n, 2013ko azaroaren 20an, [[Sakharov Saria]] jasotzeko hitzaldia egiten.]]
* {{en}} ''I Am Malala: The Story of the Girl Who Stood Up for Education and was Shot by the Taliban'', [[Christina Lamb]] britainiar kazetariarekin batera idatzitako [[autobiografia]] liburua (2013).
* {{en}} ''He named me Malala'' [[dokumental]]a, Yousafzai protagonistatzat izanik haren bizitza azaltzen duena. 2015. urtean estreinatua. 
 
== Erreferentziak ==
by jagoba de albillo{{erreferentzia zerrenda}}
{{commonskat}}