«Mònica Terribas»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Sarrera osatu)
 
Denboraldi bat egin zuen erredaktore gisa Cadena 13 irratiaren informazio-zerbitzuetan. Hurrengo urtean, 1988an, telebistan hasi zen lanean, Joaquim Maria Puyal kazetariaren taldean. Harrezkero, Kataluniako Telebistaren zenbait saiotan egin du lan koordinatzaile, gidoilari edo zuzendari moduan: La vida en un xip (1989–1991), Tres pics i repicó, Un tomb per la vida (1993–1994), Persones humanes (1994–1996), Som i serem (1995–1996), Avisa'ns quan arribi el 2000 i Temps era temps. Halaber, zuzendu eta aurkeztu zuen Les dues cares eztabaida-saioa (2002).
[[File:Mati catradio 0042 resize.jpg|thumb|left|Mònica Terribas (bigarrena eskuinetik), El matí de Catalunya Ràdio irratsaioan, 2015ean]]
 
2002tik 2008ra lehendabizi aurkeztu eta gero zuzendu zuen La nit al dia informazio eta analisi-saioa Kataluniako Telebistan. 2008ko maiatzean Kataluniako Telebistako zuzendari izendatu zuten, Francesc Escribanoren ordez, eta kargu horretan izan zen 2012ko apirila arte, orduan Eugeni Sallent kazetariak ordezkatu baitzuen. Urte bereko abuztuan Ara egunkarian hasi zen, kontseilari-ordezkari eta editore moduan. 2013ko uztailean utzi egin zuen kontseilari-ordezkari kargua, baina segitu zuen editore gisa.
 
[[File:Mati catradio 0042 resize.jpg|thumb|left|Mònica Terribas (bigarrena eskuinetik), El matí de Catalunya Ràdio irratsaioan, 2015ean]]
2013ko irailaren 2an aro berri bati ekin zion zuzendari legez El matí de Catalunya Ràdio irratsaioan, Manel Fuentes ordezkatuta. 2014an aurkeztu zuen, Quim Masferrer aktorearekin batera, TV3 katearen maratoia bihotzeko gaixotasunen kontra.
 
1.522

edits