«Josu Muguruza»: berrikuspenen arteko aldeak

63 bytes added ,  Duela 3 hilabete
 
== Erailketa ==
[[1984]]ko [[azaro]]an [[Tasio Erkizia]] ordezkatu zuen [[Madril]]go gorteetan [[Herri Batasuna|Herri Batasuneko]] diputatu moduan. [[1989]]ko [[azaroaren 20]]ean, [[Madril]]go Alcala Hotelean bere alderdiko beste kide batzuekin ([[Itziar Aizpurua]], [[Iñaki Esnaola]] eta [[Jon Idigoras]]) parlamentuko lana prestatzen ziharduela, armaturiko bi lagunek tiro egin zioten eta hil egin zuten. Hilketak [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan greba orokorrerako deialdia sorrarazi zuen.
 
Bost urte lehenago [[Santiago Brouard]]ekin gertatu bezala, erailketa egiteko aukeraturiko eguna ez zen kasualitatea izan. [[Francisco Franco]] eta [[Primo de Rivera]]ren heriotzak gertaturiko egun bera izan zen.