Immunitate-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
115. lerroa:
 
* [[Ig E]]: [[odol-serum]]ean eta kanpo sekrezioetan dago eta immunoglobulina guztien % 0.002. Organismoaren kanpo azalak babesten ditu eraso patogenoetatik. Egoera alergikoetan handitu egiten da. Parasito batzuk ere estaltzen ditu leukozitoek errazago suntsitzeko.
 
==== Antigorputzen ekoizpenaren dinamika ====
 
[[Mikrobio]] batek [[infekzio]] bat sortzen duenean [[immunitate-sistema]]k mikrobio horren aurkako antigorputzak ekoizten ditu. Sortzen diren lehenengo antigorputzak [[Ig M]] dira, eta gero [[Ig A]]. G immunoglobulinak ([[Ig G]]), [[odol]]ean eta [[linfa]]n kopuru handiagoan dagoen immunoglobulina, geroago agertzen da. Infekzioa pasatu eta aste batzuk geroago Ig M eta Ig A desagertzen dira, baina Ig G odolean mantentzen da denbora luze batean <ref> Prats, G. : Microbiología Clínica Ed. médica panamericana (2008) 168-169 orr. ISBN: 978-84-7903-971-4 </ref>.
 
Horregatik, [[Serologia|froga serologiko]] batean mikrobio baten aurkako Ig G [[odol-serum]]ean antzematen denean ez dugu pentsatu behar pazienteak une horretan infekzio aktibo bat duela; antigorputz horiek iraganeko infekzio baten hondarrak izan daitezkeelako. Ig M-aren [[Titulu (immunologia)|titulu]] altuak zantzu hobeak dira infekzio aktiboa diagnostikatzeko, Ig M infekzioa pasatu eta hilabete gutxira odoletik desagertzen delako.
 
Ohikoa da ere infekzio bat diagnostikatzeko antigorputzen igoera aztertzea. Infekzio aktibo batean, antigorputzen kontzentrazioa denborarekin igotzen da. Esaterako, odol-serum bat aztertzen da infekzioaren hasieran eta gero 3 edo 4 aste beranduago; [[Titulu (immunologia)|antigorputzen titulua]] 4 aldiz edo gehiago igotzen bada gaixotasun infekziosoaren diagnostikoa baieztatzen da.
 
Beraz, antigorputzen kontzentrazioaren neurketa bakar batek gaixoa inoiz infektatuta izan den adieraziko digu soilik <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock ''Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:868 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1 </ref>. Infekzioa aktiboa den ala ez ikusteko neurketa desberdinak egin beharko dira, eta antigorputzen kontzentrazioa igo egiten dela ziurtatzea (odol-serumaren [[Titulu (immunologia)|titulu]]a aztertu beharko da)
 
==== Immunitate humoralaren prozesua ====