2020ko urtarrilaren 30eko Hego Euskal Herriko greba orokorra: berrikuspenen arteko aldeak

Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+sortu
(Ez dago alderik)

14:14, 2 otsaila 2020ko berrikusketa

2020ko urtarrilaren 30eko Hego Euskal Herriko greba orokorra (U30 Greba Orokorra bezala ere ezaguna) egun horretan Hego Euskal Herriko lau probintzietan egin zen lanuztea izan zen, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitua. Greba helburu desberdinak dituzten gizarte ekimenek osatu zuten, izan ere, pentsiodunen elkarteek, langileriarenek, gazte elkarteek eta beste hainbatek parte hartu zuten. Grebak ez zuen babes politiko handirik jaso alderdi politikoen aldetik, soilik EH Bilduk babestu zuen. Sindikatuen aldetik, ELA, LAB eta Steilasen babesa jaso zuen.

Aldarrikapenak

ELA eta LAB sindikatuek sortutako argudiotegiaren arabera, honakoak izan ziren grebaren aldarrikapenak:[1]

  1. Rajoyren lan erreforma bertan behera uztea. Euskal Herriko hitzarmenak estatu mailako hitzarmenen gainetik lehenestea aldarrikatu zen, lan eskubideetan egin ziren murrizketak atzera botatzeaz gain, zeinak 2012ko Lan Erreformak ahalbidetu zituen, Alderdi Popularraren gobernuan.
  2. 2011 eta 2013an gauzatutako pentsio murrizketak indargabetzea. Erretiroa 65 urteetara finkatzea, erretiro aurreratua 61 urtetik aurrera hartzeko eskubidea izatea, baldin eta langileak hogeita hamar urte kotizatu baditu, pentsioa kalkulatzeko lehen hamabost urteak soilik aintzat hartzea, pentsioetan KPI-a bermatzea eta pentsioen jasangarritasun faktorea ezabatzea eskatu zen.
  3. Pentsioen inguruko aldarrikapen osagarriak. 1080 euroko gutxieneko pentsioa, pentsio sistemaren finantziazioa bermatzea (kotizazio sozialen eta zergen bidez) eta lanaldi partzialeko kontratuetan kotizazioak zenbatzerakoan zigorrik ez aplikatzea, lan egindako egun bakoitzak kotizatutako egun bat bezala zenbatzea, aldarrikatu zen.
  4. Eskubide sozialen bermea. Menpekotasun egoeran dauden guztiei laguntza zerbitzu, publiko, unibertsal eta doakoa eskaintzea, diru sarrerak bermatzeko errenta lanbide arteko gutxieneko soldatarekin %100ean parekatzea eta azken hori %50ean igotzea eskatu zen. Gainera, alokairu sozialeko etxebizitza bat eskuratzeko eskubidea legeak berma dezala aldarrikatu zen.
  5. Euskal Herriarentzako esparru propioa. Lan harremanetan eta babes sozialean euskal erakundeek eskumen guztiak izatea eskatu zen.

Steilas sindikatuak bere aldetik, arrazoi horiek azaltzeko hainbat hitzaldi antolatu zituen.[2]

Erreferentziak

  1. «Greba egiteko arrazoi nagusiak - Eskualdea» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  2. bizmarije. «U30.Hamaika arrazoi grebarako. GREBA KOMITEA» Steilas (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).