Ramiro Maeztu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
→‎Biografia: #1Lib1Ref
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
Sendiaren diru-iturri nagusia zen [[Kuba]]n zuten azukrearen ustiapena zen, baina horren inguruko zailtasunak zirela medio, aita etengabe bidaiatzera behartu zuten.
Ramiro, hamabost urte zituela ikasketak bertan behera utzi ondoren, [[Paris]]en eta [[Habana|La Habanan]] bizi izan zen. [[Cienfuegosko probintzia|Cienfuegosen]] izan zen aitari laguntzen eta [[La Habana]]n irakurle gisa tabako lantegi batean.
Aita, Manuel Maeztu [[Kuba]]n hil zen 1898 urtean eta oinordetzarekin izan zituzten arazo administratiboek Juana Whitney eta bere bost seme-alabak oso egoera latzean utzi zituen. Alarguna eta seme-alabak [[Bilbo]]ra joan ziren bizitzera. Juana Whitneyk bertan Academia Anglo-Francesa deiturikoa ireki zuen, neskentzako egoitza moduko bat, eta bertan [[María Maeztu|Mariak]] gogotsu hartu zuen parte. Ramiro, kazetari gisa ‘’El porvenir vascongado’’ hasi zen lanean.<ref>{{es}}LASTAGARAY ROSALES, Mª Josefa.- ''''Ramiro de Maeztu Whitney, un perfil biográfico''.- Liburu honen sarreran: ''Crónicas de la Gran guerra. Inglaterra en armas y otras visitas al frente'' / Ramiro de Maeztu.- Madrid. La Ergástula, 2014. ISBN 978-84-16242-06-1. ORROrr, 41-77.</ref>.
Espainian, kazetaritzan ibili zen lanean Madrilen, ''Germinal'' eta ''El País'' egunkarietan. 1899an ''Hacia otra España'' argitaratu zuen. 1904an [[Londres]]a joan zen bizitzera. Garai horretakoak dira zenbait liburuxka (1911, ''La revolución y los intelectuales'' eta ''Obreros e intelectuales'') eta Europako krisialdiari eta [[Lehen Mundu Gerra]]ri buruzko zenbait lan: ''Inglaterra en armas'' (1916) eta ''La crisis del humanismo'' (1919, "Humanismoaren krisia"). Saiakera hoberenen artean ''Don Quijote, Don Juan y la Celestina'' (1926) aipa daiteke.