Bosnia-Herzegovina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
61. lerroa:
[[1376]]an, [[Bosniako Tvrtko I.a|Tvrtkok]], Bosniako ''ban''-ak, errege izendatu zuen bere burua. Horrela sortu zen [[Bosniako Erresuma]]. Ordurako, ordea, [[Otomandar Inperioa|turkiar otomanoak]] hasiak ziren Balkanak konkistatzen. [[1389]]an, serbiarrak azpiratuak izan ziren [[Kosovoko gudua (1389)|Kosovoko guduan]], eta otomandarren basailu bilakatu ziren. Bosniak [[1463]] arte eutsi zion bere independentziari.<ref name=TBMIP/>
 
=== Otomandar etagaraia Austrohungariar garaiak(1463-1878) ===
[[1463]]an, [[Mehmet II.a]]k Bosnia inbaditu eta [[Eztebe Tomašević]], Bosniako Erresumako azken erregea, hilarazi zuen. Hurrengo mendean, bosniar askok, arrazoi espiritualak eta sozialak zirela-eta, eliza kristau ahul eta desantolatuak utzi, eta konkistatzaileen fede islamikoari heldu zioten. Predikari musulman ibiltariek lagundu zioten Islamaren hedapenari, eta haren forma zabal eta inklusiboa erakutsi zuten, bosniarrei beren tradizio zaharrak fede berrira egokitzeko aukera eman ziena. Otomandar sultanek eta bertako gobernadoreek [[meskita]] ederrez apaindu zituzten Bosniako hiri eta herriak, eta eskolak, liburutegiak, umezurztegiak eta babes etxeak ezarri zituzten.<ref name=TBMIP/> [[Mostar]]ko [[Stari Most]] eta [[Sarajevo]]ko [[Gazi Husrev-beg meskita]] dira garai hartako arkitektura lanik garrantzitsuenetakoak. Bosniako musulman asko inperioko elitean sartu ziren (soldaduak, administrazioko langileak, islamdar legelariak, jakintsuak...), eta gutxi batzuk postu gorenetara iritsi ziren.<ref name=TBMIP/>
Bosnia-Herzegovinako biztanleriaren gehiengoa [[islam|musulmana]] izatearen arrazoia (ondoko [[herrialde]]etan ez bezala) [[1463]]ko otomandar konkistan dago. Urte hartan [[Mehmed II.a|Mehmet II.ak]] lurraldea [[Otomandar Inperioa]]rentzat irabazi zuen. Lau mende geroago, [[Berlingo kongresua]]n ([[1878]]), [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren eskuetara pasatu zen eta Bosnia-Herzegovinako [[nazionalismo]]ak (serbiarra batez ere) indartuz joan ziren. Haserre nazionalista honen testuinguruan, [[1914]]an serbiar abertzale batek [[Franz Ferdinand Austriakoa|Austriako Franz Ferdinand]] artxidukea hil zuen, [[Lehen Mundu Gerra|Lehenengo Mundu Gerrari]] hasiera emanez. Guda amaituta ([[1918]]) [[herrialde]]a ''Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuman'' ([[1929]]tik aurrera [[Jugoslaviako Erresuma]] deitua) integratu zuten.
 
[[XVII. mende]]aren amaieran hasi zen Otomandar Inperioaren gainbehera. Mugak atzera egin ahala, galdutako eskualdeetatik kanporatu zituzten eslaviar musulmanek Bosnian aurkitu zuten babeslekua. [[1878]]an, [[Errusia-Turkia Gerra (1877–1878)|Errusia-Turkia Gerraren]] ostean, otomandarren agintea amaitu zen. Urte hartan, Europako herrialderik boteretsuenak [[Berlin]]en elkartu ziren, [[Balkanak|Balkanetako]] mapa politikoa berrantolatzeko. [[Serbia]]k ([[1882]]), [[Montenegro]]k ([[1910]]) eta [[Bulgaria]]k ([[1908]]) independentzia lortu bazuten ere, Bosnia-Herzegovinaren administrazioa [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren eskuetara pasatu zen.<ref name=TBMIP/>
=== Bigarren Mundu Gerratik aurrera ===
[[1941]]eko [[apiril]]ean [[Adolf Hitler|Hitlerrek]] Jugoslavia inbaditu zuen. Bosnia [[nazionalsozialismo|nazien]] mendeko [[Kroaziako Estatu Independentea]]ren barnean gelditu zen. Bosnia gudu zelai bilakatu zen: okupazio indarrek ([[Hirugarren Reicha|Alemania]] eta [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italia]]), kroaziar [[ustaxa]]k, serbiar [[txetnik]]ek, herri miliziek eta partisanoek, elkarren aurka borrokatzeaz gain, zibilen artean izua zabaldu zuten<ref name=TBMIP/>
 
=== Austria-Hungariaren agintea (1878-1918) ===
Partisanoek lagundutako [[Bigarren Mundu Gerrako Aliatuak|Aliatuen]] garaipenaren ondoren, Bosnia-Herzegovina, [[Kroazia]], [[Ipar Mazedoniako Errepublika|Mazedonia]], [[Montenegro]], [[Serbia]] eta [[Eslovenia]]k [[Jugoslavia|Jugoslaviako Errepublika Federal Popularra]] eratu zuten. 35 urtez alderdi bakarreko diktadura izan zen, [[Josip Broz Tito]]k hil arte ([[1980]]) gobernatu zuena.
Austria-Hungariako administrazioak “ereduzko kolonia” bihurtu nahi izan zuen Bosnia. Estatuaren diru-laguntzei esker, trenbideak eta industriak eraiki ziren; eskolak, eraikin publikoak, parkeak eta modernitatearen beste ikono batzuk erregimen berriaren onuren sinbolo izan behar ziren. Sarajevon eraikuntzaren booma izan zen, eta bertako kafetegietan Europako ideologia berrien gainean eztabaidatzen zen. Ideologia berri horien artean [[nazionalismo]]a zegoen, XIX. mendeko [[erromantizismo]]aren eta [[darwinismo sozial]]aren ondorengo handia. Horiek horrela, serbiarrek ''hegoaldeko eslaviar estatua''-ren ametsa ([[Serbia Handia]]) zabaldu zuten, bosniar musulmanek eta Austria-Hungariako agintariek defendatzen zuten gizarte pluralista eta multikonfesionalaren aurka.<ref name=TBMIP/>
 
[[1908]]an Austria-Hungariako Inperioak herrialdea anexionatu zuen. [[1914]]ko ekainaren 28an, serbiar nazionalista batek [[Franz Ferdinand Austriakoa]] artxidukea [[Sarajevoko atentatua|hil zuen]] Sarajevon, eta hasiera eman zion [[Lehen Mundu Gerra]]ri.<ref>{{erreferentzia|abizena= Magrini |izena= Luciano|izenburua= Il Dramma Di Seraievo. Origini e responsabilita della guerra europea|lekua= Milan|urtea= 1929 |OCLC= 8018932|hizkuntza=it}}</ref> Gerran 9 milioi soldadu hil ziren, Austria-Hungariako armadan erroldatutako bosniar asko barne (beste batzuk Serbiako armadan borrokatu ziren), baina Sarajevo hiria eta Bosniako zati handiena ez ziren gudu-zelai izan.<ref name=TBMIP/>
[[1980ko hamarkada]]n, komunismoa desegin ahala, nazionalismoa indartuz joan zen. Jugoslaviako errepublika bakoitza bere bidea egiten saiatu zen. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietarrek]] [[Ekialdeko Europa]]n zeukaten nagusitasuna kolapsatu zenean, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren amaiera etorri zen. [[1990]]ean lehenbiziko alderdi anitzeko hauteskundeak egin ziren. Serbia eta Montenegron alderdi komunista nagusitu zen baino gainerako errepubliketan abertzaleak garaile atera ziren. Jugoslavia desegiten hasi zen eta 1991an [[Eslovenia]]k eta [[Kroazia]]k independentzia aldarrikatu zuten.
 
=== BosniakoJugoslaviako gerraErresuma (1918-1941) ===
{{Sakontzeko|Jugoslaviako Erresuma}}
[[1918]]an gerra amaitu zenean, [[Austria-Hungariako Inperioa]] deuseztatu zen, eta [[Bosnia-Herzegovina Jugoslaviako Erresuma|Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuman]] integratu zuten, [[Petri I.a Serbiakoa|Petri I.a Karageorgevic]] errege zela. [[1920ko hamarkada]]n, Jugoslaviako erregimena gero eta diktatorialagoa eta zentralistagoa bihurtzen zen heinean, serbiar zentralismoaren eta kroaziar nazionalismoaren arteko tirabirak handituz joan ziren. [[1928]]an, serbiar diputatu batek [[Stjepan Radić]], ''Kroaziako Nekazarien Alderdiko'' buruzagia, hil zuen [[Belgrad]]eko parlamentuan. Horren ondoren, [[Alexandro I.a Jugoslaviakoa|Alexandro I.a]] erregeak parlamentua itxi, konstituzioa ezeztatu, eta estatuko agintea bere gain hartu zuen.<ref name=TBMIP/>
 
[[1929]]ko urrian herrialdeak [[Jugoslaviako Erresuma]] izena hartu zuen. Banaketa administratiboa aldatu zen: eskualde historikoak (Kroazia eta Bosnia) ezabaturik, 9 probintzia (''banovina'') berrietan "esku gogorreko" gobernadore militarrak jarri ziren. [[Ante Pavelić]] kroaziar abertzale [[faxismo|faxistak]] [[ustaxa]] talde armatua sortu zuen. [[1934]]ko [[urriaren 9]]an Mazedoniako ekintzaile batek, ustaxarekin elkarlanean, erregea hil zuen [[Marseilla]]n. Arazo politiko, sozial eta ekonomikoek muturreko alderdiak, bai eskuinekoak, bai ezkerrekoak, indartu zituzten.<ref name=TBMIP/><ref>{{erreferentzia |izena= Joxe |abizena= Azurmendi |url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/anaitasuna/html/197.html#1974 | izenburua= Yugoslaviaren kondaira gogorra |sartze-data=2020-1-25 |argitaletxea=Anaitasuna, 197 zenb., 1970, euskaltzaindia.eus}}</ref>
 
=== Bigarren Mundu GerratikGerra aurrera(1941-1945) ===
[[1941]]eko apirilean, [[Adolf Hitler|Hitlerrek]] Jugoslavia inbaditu zuen; erregeak atzerrira ihes egin zuen, eta Bosnia [[nazionalsozialismo|nazien]] mendeko [[Kroaziako Estatu Independentea]]ren barnean gelditu zen. Zapalkuntza izugarria izan zen: populazio [[judu]]a deuseztatua izan zen, eta Kroaziako [[kontzentrazio-esparru]]etan hamarnaka mila serbiar, judu eta aurkari politiko hil ziren. Serbiar asko inbaditzaileen kontra altxatu eta [[txetnik]] izeneko talde monarkiko eta abertzaleetan sartu ziren. Talde horiek bosniar [[musulman]]en aurkako basakeri ugari egin baitzuten, musulman batzuek bat egin zuten nazien aldeko [[ustaxa|ustaxekin]]; beste batzuk [[Waffen-SS]]n erroldatu ziren. Komunistek, [[Josip Broz Tito]] buru zutela, erresistentzia talde multietnikoak antolatu zituzten: [[partisano]]ak. Bosnia gudu zelai bilakatu zen: okupazio indarrek ([[Hirugarren Reicha|Alemaniak]] eta [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiak]]), kroaziar ustaxak, serbiar txetnikek, herri miliziek eta partisanoek, elkarren aurka borrokatzeaz gain, izua zabaldu zuten zibilen artean.<ref name=TBMIP/>
 
Bosniako erdialdeko eta Kroaziako kostaldeko eremu menditsuetan gertatu ziren partisanoen eta nazien arteko borrokarik odoltsuenak. Titoren gerrillariek ospea irabazi zuten borrokaldi horietan, eta [[1944]]ko hasieratik [[Bigarren Mundu Gerrako Aliatuak|Aliatuen]] laguntza jaso zuten.<ref name=TBMIP/> 1944ko urriaren 20an, partisanoek [[Belgrad]] askatu zuten. Hala ere, Bosnia, Kroazia eta Esloveniako zenbait eskualdetan [[1945]]ko maiatzera arte iraun zuten alemaniarrek.
 
=== Jugoslavia sozialista (1945-1992) ===
Gerra garaian, ordurako Josip Broz Tito erresistentziaren lider zela, talde antifaszistek berriro ''diseinatu'' zuten Jugoslavia. Ordura arteko ''Hiru nazioko estatua'' estatu nazioaniztun bihurtu zen, musulmanak naziotzat hartuak izan ziren, eta montenegrotarrak ere banatu egin ziren serbiarrengandik.<ref name="egunkaria1">{{erreferentzia |izena= Luis |abizena= Fernandez |url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1991-03-13&orria=019&zenb=S2QxaDA4b0x0SkdHM0h4L2tXQkYxUT09 | izenburua= Tito hil zenetik Jugoslaviak ez du barne oreka politikorik lortu |sartze-data=2020-1-31 |argitaletxea=''Euskaldunon Egunkaria'', 1991ko martxoak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref> [[Bigarren Mundu Gerrako Aliatuak|Aliatuen]] garaipenaren ondoren, Bosnia-Herzegovina, [[Kroazia]], [[Ipar Mazedoniako Errepublika|Mazedonia]], [[Montenegro]], [[Serbia]] eta [[Eslovenia]]k [[Jugoslavia|Jugoslaviako Errepublika Federal Popularra]] eratu zuten. 35 urtez alderdi bakarreko diktadura izan zen, [[Josip Broz Tito]]k hil arte ([[1980]]) gobernatu zuena.
 
Tito oreka politika mantentzen saiatu zen agintean egon zen bitartean.<ref name="egunkaria1"/> [[1980ko hamarkada]]n, komunismoa desegin ahala, nazionalismoa indartuz joan zen. Jugoslaviako errepublika bakoitza bere bidea egiten saiatu zen. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietarrek]] [[Ekialdeko Europa]]n zeukaten nagusitasuna kolapsatu zenean, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren amaiera etorri zen. [[1990]]ean lehenbiziko alderdi anitzeko hauteskundeak egin ziren. Serbia eta Montenegron alderdi komunista nagusitu zen baino gainerako errepubliketan abertzaleak garaile atera ziren. Jugoslavia desegiten hasi zen eta 1991an1991n [[Eslovenia]]k eta [[Kroazia]]k independentzia aldarrikatuadierazi zuten.
 
=== Bosniako gerratik aurrera (1992-egun) ===
{{sakontzeko|Bosniako gerra}}
[[Fitxategi:Evstafiev-sarajevo-building-burns.jpg|thumb|150px|eskuinera|Parlamentuaren eraikina sutan, Sarajevoko 1992ko setioan.]]
Testuinguru hartan, Bosniako gobernuak independentziarako erreferendumera deitu zuen 1992ko martxoan. Baietzak irabazi, eta independentzia aldarrikatu zuen apirilaren 4an. Serbiar gehienek boikota egin zioten erreferendumari eta, serbiarren miliziek Sarajevori setioa jarri ziotenean, gerra piztu zen. Nazio Batuen Erakundeak maiatzean onartu zuen Bosnia.<ref name="BetaH">{{erreferentzia |izena= Ander |abizena= Perez Zala |url=https://www.berria.eus/udako_serieak2018/07/24/mendebaldeko-balkanak-ebra-bidean/bosnia-eta-herzegovina.htm | izenburua= Batasuna lehenik |sartze-data=2020-1-31 |argitaletxea=''Berria'' egunkaria, Udako serieak, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref> Gerra zibilean Jugoslaviako, hots [[Serbia]]ko, armadaz gain, [[Kroazia]]koak ere esku hartu zuen. Gerrak 100.000 hildako inguru<ref>[http://web.archive.org/web/20090115224526/http://www.america.gov/st/washfile-english/2006/March/20060302182114MVyelwarC0.6359674.html america.gov: Review of European Security Issues]</ref> eta 2.5 milioi erbesteratu eragin zituen. Gerrako krimen ugari egin ziren (garbiketa etnikoak, bortxaketa masiboak eta genozidioa). 1994an, NATO zuzenean esku hartzen hasi zen serbiarren milizien aurka.<ref name="BetaH"/>
Testuinguru honetan, [[1991]]ko urrian Bosnia-Herzegovinak bere subiranotasunaren adierazpena egin zuen eta [[1992]]ko [[martxoaren 3]]an parlamentuak [[independentzia]] aldarrikatu zuen.
 
[[1995]]eko abenduaren 14an, [[Daytongo Akordioa]]k amaiera eman zion gerrari. Jugoslaviak Bosnia eta Herzegovinaren independentzia onartu zuen, eta estatua bi lurralde autonomotan banatu zuten: [[Bosnia-Herzegovinako Federazioa]] eta [[Bosniako Serbiar Errepublika]]. [[Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegia]] ezarri zuten [[Haga]]n. Serbiar milizien alde borrokatu zen kroaziar etniako herritar bat izan zen lehenengo zigortua. [[1997]]an, [[NBE]]ren Bosniarako ordezkariari botere bereziak eman zizkioten Daytongo Akordioaren nazioarteko bermatzaileek. Besteak beste, Bosniako fakzioen artean akordiorik ez balego erabaki lotesleak ezartzekoa, eta kargu publikoak kentzekoa akordioak urratu zituztela erabakiz gero.<ref name="BetaH"/>
 
[[2003]]an, NBEk [[Europako Batasuna]]ri (EB) igorri zion nazioarteko polizia indarren ardura. NBEren ordezkariak bi lurralde autonomoen konstituzioak aldarazi zituen, eta serbiarren Defentsa Ministerioa desegin zuen. [[2004]]an, NATOk EBren esku utzi zuen bakea gainbegiratzeko misio militarra. [[2005]]ean, EBk onartu zuen Bosniarekin Elkartze eta Egonkortze Hitzarmena negoziatzen hastea.<ref name="BetaH"/>
 
[[2006]]an, Bosniak [[Serbia eta Montenegro]] salatu zuen [[Nazioarteko Justizia Auzitegia]]n, 1995ean [[Srbrenicako sarraskia|Srbrenican]] genozidioa egin zuela leporatuta. [[2007]]an, Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Srbrenicako sarraskia genozidioa izan zela, baina Serbia errugabetzat jo zuen. [[2008]]an, [[Radovan Karadzic]] gerra garaian serbiarren buruzagi politikoa izan zena atxilotu zuten Belgraden. 2011n, [[Ratko Mladic]] gerra garaian serbiarren buruzagi militar nagusia izan zena atxilotu zuten Serbian. Karadzici 40 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2016an Hagan, genozidioa eta gerra krimenak egotzita; Mladici, berriz, bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten, genozidioa eta gerra krimenak egotzita.<ref name="BetaH"/>
Bosnia-Herzegovinako gutxiengo serbiarrak erresistentzia erakutsi zuen independentziaren aurrean eta Jugoslaviako armadaren laguntza jaso zuen. Gerra zibila [[1992]]ko [[apirilaren 1]]ean piztu zen. Jugoslaviako (hots, [[Serbia]]ko) armadaz gain, [[Kroazia]]koak ere esku hartu zuen. Gerrak 100.000 hildako inguru<ref>[http://web.archive.org/web/20090115224526/http://www.america.gov/st/washfile-english/2006/March/20060302182114MVyelwarC0.6359674.html america.gov: Review of European Security Issues]</ref> eta 2.5 milioi erbesteratu eragin zituen. Gerrako krimen ugari egin ziren (garbiketa etnikoak, bortxaketa masiboak eta genozidioa). [[1995]]eko [[abenduaren 14]]an, [[Daytongo akordioa]]rekin, amaiera eman zitzaion.
 
== Gobernua eta administrazioa ==