COVID-19 pandemia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
15. lerroa:
== Epidemiologia ==
Georgetowngo Unibertsitateko Daniel Lucey zientzialariaren arabera, lehen kutsapena gizakietan 2019ko azaroan jazo zen, edo agian lehenago.<ref>{{Erreferentzia|izena=Sahar|abizena=Esfandiari|izenburua=A new report indicates that the deadly Chinese coronavirus may not actually have originated at a wet market in Wuhan|url=https://www.businessinsider.com/wuhan-coronavirus-may-not-have-originated-from-wet-market-2020-1|aldizkaria=Business Insider|sartze-data=2020-01-31}}</ref> Zientzialari honen argudioa sostengatzeko The Lancet aldizkariko artikulu bat baliatu izan da, zeinak dioen bazela koronabirus berria pairatzen ziharduten lehen 41 gaixoen artean gaixo bat ustezko sorburu den itsaskien merkatuarekin eta beste gaixoekin inolako loturarik ez zuena. Edonola ere, kasu sekundario eta tertziarioak atzematen joan ahala, merkatuaren kutsatze-gaitasuna indarra galtzen joan zen. Lehen berrogeita hemeretzi kasuak, 2019ko abenduaren bukaeran eta hurrengo urteko urtarrilaren hasieran atzemandako guztiak, Jinyintan Ospitalean artatu ziren, zeina halako gaixoak bakanduta mantentzeko prestatua zegoen. Berrogeita hemeretzi horietatik soilik berrogeita bat kasu zeuden egiaztatuta. Berrogeita bat kasu horietatik, senideen talde bakar bat zegoen, 30 (%73) pertsona gizonak ziren eta batez besteko adina 49 urte zen. Horien artetik ia heren batek (%32) lehendik gaixotasun jakin batzuk, edo baldintza esanguratsu batzuk zituen: diabetesa (zortzik), odol-presio altua (seik) eta bihotzeko eritasunak (seik). Kasuen bi herenek harreman zuzena izan zuten Huanango Itsaskien Handizkako Merkatuarekin. Ohiko sintomak sukarra (berrogeik, %98), eztula (hogeita hamaikak, %73) eta ondoeza muskuluetan edo nekea (hemezortzik, %44) dira. Oso ohikoak ez diren sintomak aldiz, kerrudun edo odoldun eztula, buruko mina eta beherakoa dira. Multzoaren erdiak arnasteko zailtasunak erakutsi zituen eta hamahiru eri zainketa intentsiboetara eraman zituzten. Berrogeita bat kasuetan pneumonia atzeman zen. Hamabi gaixok arnas-zailtasun sindrome akutua, beste bostek bihotz-lesioak pairatu zituzten eta azkenik, lauk bigarren mailako infekzioa.
 
Urtarrilaren 17an, Erresuma Batuko Imperial College-ko talde batek jakinarazi zuen urtarrilaren 12rako 1.723 kasu atzeman zirela (%95eko konfiantza-tartea, 427–4,471), sintomen hastapenarekin. Ikerketa hau Thailandia eta Japoniarako hasierako hedapenaren patroian oinarritu zen. Gainera, argi esan zuten; "gizakitik gizakirako kutsapena ez da baztertu behar", beranduago egiaztatu zen birusa gai zela gizakitik gizakira kutsatzeko. Handik egun gutxira argitaratutako beste txosten batek aurreko zifra 4.000 kutsatura handitu zuen urtarrilaren 18rako, Wuhan hiriko kasuak soilik aintzat hartuta. Hong Kongo Unibertsitateak argitaratutako beste ikerketa bat antzeko ondoriora heldu zen, baina Txinan zehar izaten ari zen hedapena ere aztertu zuen.
 
Urtarrilaren 20an, Txinak birusa era nabarmenean hedatzen zebilela adierazi zuen, ehun eta berrogei eri artatu zituztela jakinaraziz, tartean Beijingo bi eri eta Shenzhengo bat. Urtarrilaren 25ean, laborategian egiaztatutako kasuen kopurua 2.062ra igo zen, horietatik 2.016 Txina kontinentalekoak ziren, zazpi Thailandiakoak, sei Hong Kongoak, bost Macaokoak, beste hainbeste Australiakoak, lau Malaysiakoak, beste lau Singapurrekoak, hiruna Frantzia, Japonia, Hego Korea, Taiwan eta Estatu Batuetakoak, bi Vietnamgoak eta bana Nepal eta Suediakoak.
 
== Erreferentziak ==