«Georgia»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 2 hilabete
ez dago edizio laburpenik
 
1998. urtean, [[Eduard Xevardnadze]] presidentearen kontrako eraso bat izan zen, aurreko lehendakari [[Zviad Gamsakhurdia]]ren aldekoek egina. [[1999]]an Abkhaziako parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen, baina [[Tiblisi]]k ez zuen onartu. 2001ean Georgiak eta Abkhaziak elkar ez erasotzeko hitzarmena izenpetu bazuten ere, liskar handiak sortu ziren. [[2003]]ko parlamenturako hauteskundeetan Xevardnadzeren alderdiak irabazi zuen, baina milaka lagunek zalantzan jarri zuten garaipen hura eta manifestazio handiak izan ziren kaleetan. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, 2003an odolik isuri ez zuen Iraultza Arrosa deitu zen mugimendu hark Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen, oposizioko hainbat alderdi elkartu egin ziren [[Mikheil Saakaxvili]] hautagaitzaren (Alderdi Nazionala) alde eginez. [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOn]] sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea ziren haren helburu nagusiak.
 
[[Fitxategi:Russian_Military_Bases_in_Abkhazia_(2011-2016_Data).svg|thumb|rigthright|280px|Errusiar base militarrak Abkhazian (2016)]]
[[2004]]an, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak (bozen % 96tik gora) eta baita parlamenturako hauteskundeak ere. Hego Osetian ere hauteskundeak egin ziren urte horretan, baina Tbilisik ez zituen onartu, eta Hego Osetiaren eta Tblisiren arteko borrokak larritu egin ziren. Errusiarekiko harremanek ere okerrera egin zuten, eta Saakaxvilik Estatu Independenteek Elkartea utzi eta [[Europar Batasuna|Europar Batasunera]] hurbilduko zela iragarri zuen; Moskuk ehunka georgiar atxilotu eta deportatu izana salatu zuen Georgiak. [[2008]]an, Osetiako separatisten eta Georgiako gudarostearen arteko borrokak sortu ziren, eta gerra piztu zen Georgiaren eta Errusia, Osetia eta Abkhaziako separatisten artean. Georgiako armada Hego Osetiara abiatu zen eta [[Tskhinvali]] bonbardatu zuen (Hego Osetia); genozidioa salatu zuen Errusiak Georgiaren kontra. Urte horretan bertan, Europar Batasunak behatzaile zibilak bidaltzea erabaki zuen, bake akordio bat lortzeko xedez. Gatazka horiek gorabehera, Saakaxvilik lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen 2008an.
 
291

edits