Korronteen gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t lint error
7. lerroa:
Halere, gerora ikusi zen bezala, korronte alternoa elektrizitate indarra urrutira garraiatzeko korronte zuzena baino egokiagoa zela frogatu zen. Adibidez, korronte zuzenarekin elektrizitatea garraiatzeko bi kable behar ziren, aldiz korronte alternoak bakarra. Baina bi korreonteen arteko ezberdintasun nagusia honako hau zen: korronte zuzenak distantzia handietan bero galerak jasaten zituen, aldiz korronte alternoaren bidez elektrizitatearen tentsioa [[transformadore]]en bidez handitu eta distantzia luzeetara bero galera txikiekin bidal zitekeen, ondoren etxebizitza eta lantegietara iristean tentsioa maila seguru eta ekonomikoetara jeitsiz.
 
[[Fitxategi:Topsy.ogv|thumb|250px|rgihtright|Topsy [[elephantidae|elefante]] baten jendaurreko elektrokutatzea ''Korronteen gerra'' delakoan, [[1902]].]]
 
Korronteen gera honetan zehar bi aldeek erakustaldi eta jendaurreko froga ugari egin zituzten, noizbehinka Edison eta General Electric enpresaren aldetik astakeri edo basakeriaren batzuk egin zirelarik, adibidez [[elephantidae|elefante]], [[txakur]] eta [[katu]] bizidunen jendaurreko elektrokotutzeak. [[1903]]ko [[urtarrilaren 4]]an Topsy izeneko elefantearen elektrokutazioa filmatu zen. Bitxikeri gisa, Edisonek bere asmakuntza guztiak korronte zuzenean erabiltzeko patentatu zituen, bat ez ezik: [[aulki elektriko]]a, hau korronte alternoak izan zitzazkeen ustezko arriskuak jendaurreko erakustaldietan erabiltzeko asmatu zuelarik.