«Sodankylä»: berrikuspenen arteko aldeak

16 bytes added ,  Duela 1 hilabete
t
{{sakontzeko|Sodankyläko ingurunea}}
[[Fitxategi:Paratiisikuru waterfall.JPG|300px|ezkerrera|thumb|Paratiisikuru ur-jauzia udaran.]]
Sodankylä [[Finlandia]] iparraldeko [[Lappi]] eskualdearen erdigunean dago, [[Ipar Lappi]] izeneko lurraldean., Udalerriaketa [[Errusia]]rekin egiten du muga ekialdean,. etaZehazki hurrengoak dira udalerriaren bizilagunak: [[Inari]] iparraldean, [[Verkhnetulomski]] errusiar udalerria ipar-ekialdean, [[Savukoski]] eta [[Pelkosenniemi]] ekialdean, [[Kittilä]] mendebaldean, eta [[Kemijärvi]] eta [[Rovaniemi]] hiriak hegoaldean dira; eskualdeko hiriburuko erdigunetik 100 bat km iparraldera dago<ref>[https://www.distancefromto.net/ "Rovaniemi-Sodankylä"]. ''Distance From To''. 2019.10.31</ref>. Sodankyläk, guztira, 12.415,40 km²-ko azalera du eta, hain zuzen ere, azalera handiena duen herrialde osoko bigarren udalerria da<ref name=Bibliografia1/>. Lurralde zabal honetan, hainbat eremu bereizten dira. Lautada zabaletan [[klima azpiartiko]]a eta [[taiga]] edo baso boreala nagusitzen dira, eta zuhaizti ohikoenak [[izei gorri|izeidiak]], [[urki]]diak eta [[pinu]]diak dira. Hegoaldeko lurraldea [[zohikaztegi]] eremua da, eta [[Luosto]] eta [[Sokosti]] mendien inguruko altuera gutxiko eremuan, aldiz, klima [[klima polar|polar]] bihurtzen da eta zuhaitzik gabeko [[tundra]] eremu bakanak daude.
 
Udalerria [[zirkulu polar artikoa]]ren gainean dago, 40-210 bat km iparrera<ref>[https://www.minube.com/como-llegar/tankavaara-a2169218 "Tankavaara (...) 196,2 km north of the Arctic Circle"]. ''Minube''. 2019.10.31</ref>; horrenbestez, [[gauerdiko eguzki]] eta [[gau polar]] fenomenoak urtero izaten dira. Alde batetik, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da maiatzaren bukaeratik uztailaren bigarren astera arte; [[Sodankyläko elizatea]]n, esaterako, gertakariak 45 egun irauten du (maiatzaren 31n hasi eta uztailaren 14an amaitzen da)<ref>[https://www.visitsodankyla.fi/pohjoisenluonto-artikkeli/keskiyon-aurinko/ "Nature of the North – Keskiyön aurinko"]. ''Visit Sodankylä''. 2019.10.31</ref>. Bestetik, gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia abenduaren 20tik 24ra arte izaten da; guztira, lau egun<ref>[https://www.visitsodankyla.fi/en/pohjoisenluonto-artikkeli/kaamos-2/ "Nature of the North - The Polar Night"]. ''Visit Sodankylä''. 2019.10.31</ref>. [[Aurora polar|Ipar argiak]], azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki<ref>[https://www.visitfinland.com/article/on-the-hunt-for-the-northern-lights/ "On the hunt for northern lights"]. ''Visit Finland''. 2018.12.04</ref>. Aurora borealak aztertzeko [[Ouluko Unibertsitatea]]ren esku dagoen [[Sodankyläko Behatoki Geofisikoa|Behatoki Geofisikoa]] sortu zen 1914an<ref name=Bibliografia3>[http://www.sgo.fi/ "Sodankylä Geophysical Observatory"]. ''University of Oulu''. 2019.11.01</ref>.
Klimari dagokionez, azpiartikoa da gailentzen dena eta, ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera 175 egunez<ref>[https://edition.cnn.com/travel/article/lapland-no-snow-scli-intl/index.html "No snow in Lapland could spell a festive flop"]. ''CNN Travel''. 2018.12.10</ref>; eta izotzak ere aintzira eta ibaien gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Eremu menditsuetan, bestalde, klima polarra nagusitzen da, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. [[Sami etnia|Samiek]] antzinetik erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: ''Giđđadálvi'' (udaberri-negua), ''Giđđa'' (udaberria), ''Giđđageassi'' (udaberri-uda), ''Geassi'' (uda), ''Čakčageassi'' (udazken-uda), ''Čakča'' (udazkena), ''Čakčadálvi'' (udazken-negua) eta ''Dálvi'' (negua)<ref>[http://www.siida.fi/sisdoallu/8-jagiaiggi "8 Jagiáiggi"]. ''Siida''. 2019.01.12</ref>.
{{Sodankyläko klimograma}}
Sodankyläko mendi gehienak ipar- eta hego-ekialdean daude, babestutako eremuetan; dena den Ipar Lappi lurraldea ez da oso eremu menditsua. Udalerriko sabaia eta Finlandiako bosgarren goragune altuena [[Sokosti]] mendia da, 718 metrora iristen dena. Tontor honen ondoan dago udalerriko Lampivaara Amatista Meatze ezagunaMeatzea. Beste mendi garrantzitsu batzuk, Sokosti goraguneko Ukselmapää gainaz aparte, 700-600 metro bitartean dauden Vuomapää, Kuikkapää, Reututunturi eta Hirvaspää, eta hegoaldeko 514 metroko [[Luosto]] dira. Azken mendi horretan udalerriko eski-azpiegitura ospetsuenak daude<ref>[https://retkikartta.fi/ "Sodankylä"]. ''Kansalaisen karttapaikka''. 2019.12.13</ref><ref>[https://luosto.fi/en/luosto/hiihda-ja-laskettele "Hiihda ja laskettele"]. ''Luosto''. 2019.12.25</ref>.
[[Fitxategi:Porttipahta power plant and dam 01 2009-10-01.JPG|280px|ezkerrera|thumb|Porttipahta zentral hidroelektrikoa.]]
Finlandiako gainontzeko udalerriekin alderatuz gero, Sodankylä ez da aintzira handiko udalerria, are gutxiago aintzira naturalak baino ez badira kontuan hartzen. Zehazki, azalera osoaren %5,8 baino ez da ur-azalera; guztira, 723,79 km²<ref name=Bibliografia1/>. Dena den, 476 aintzira daude bertan, gehienak hego-mendebaldeko lurraldean; hauen artean, nabarmenenak dira [[Kelujärvi]], [[Orajärvi]], [[Unari aintzira|Unari]] eta [[Vaalajärvi aintzira|Vaalajärvi]] aintzirak dira nabarmenenak. Hala ere, guztietan handienak iparraldean dauden [[Lokan tekojärvi]] eta [[Porttipahdan tekojärvi]] urtegiak dira, herrialde osoko zabalenetakoak direnak. Aintzira artifizialek, hurrenez hurren, 315,40 km² eta 148,60 km²-ko azalera dute eta 1960ko hamarkadan sortu ziren [[Luiro]] eta [[Kitinen]] ibaietako urak bilduz<ref>[http://www.jarviwiki.fi/wiki/Sodankyl%C3%A4 "Sodankylä"]. ''JärviWiki''. 2019.12.13</ref>. Ibai horien emaria kontrolatu ondoren, arroan hainbat zentral hidroelektriko eraiki zituzten eta, hain zuzen, hauek dira eskualdea argindarrez hornitzen dutenak. Horiez gain, aipatzekoak dira Lappiko ibai garrantzitsuak diren [[Kemi (ibaia)|Kemijoki]] –550 km-ko luzera duena<ref>[https://yle.fi/aihe/artikkeli/2014/03/31/kemijoen-lohet-saivat-piispatkin-tukkanuottasille#media=103040 "Kemijoki oli aikoinaan Euroopan parhaita lohijokia."]. ''Yle''. 2019.12.13</ref>–, [[Jeesiöjoki]], [[Tankajoki]] eta [[Ylijoki]] ere. Urtero, ibai horien ur hotzetan murgiltzen den milaka arrantzale iristen da udalerrira bertako [[amuarrain]]ak, [[Cyprinidae|karpak]], [[Coregonus|koregonoak]], [[lutxo arrunt|lutxoak]], [[Sander lucioperca|lutxoperkak]], [[perka arrunt|perkak]] eta [[Thymallus thymallus|timaloak]] arrantzatzera<ref>[https://www.eraluvat.fi/en/fishing/fishing-permits/angling-permit/alueet/kemijoki.html "Kemijoki"]. ''Eraluvat''. 2019.12.13</ref>. Azkenik, aipatu behar da [[Urho Kekkonen Parke Nazionala|Urho Kekkonen Parke Nazionalean]] dagoen Paratiisikuru ur-jauzia ere, Sodankyläko garaiena dena<ref>[https://www.visitsodankyla.fi/naejakoe-artikkeli/urho-kekkosen-kansallispuisto-ja-sompion-luonnonpuisto/ "Urho Kekkosen kansallispuisto ja Sompion luonnonpuisto"]. ''Visit Sodankylä''. 2019.12.13</ref>. Zehazki, Sodankyläko azalera osoaren %5,8 baino ez da ur-azalera, guztira, 723,79 km²<ref name=Bibliografia1/>.
 
Udalerriko natura basatiak administrazioaren babesa jasotzen du, guztira azaleraren %28 babestutako lurraldeek osatzen baitute; dena den, aipatzekoa da azken urteotan hainbat istilu eta ika-mika izan dela basogintza industriaren eta herritarren artean. Sodankylän, besteak beste, bi [[Finlandiako Parke Nazionalak|parke nazional]], eta [[Finlandiako Eremu Basatiak|eremu basati]] eta [[Finlandiako Natura Erreserba Hertsiak|natura erreserba]] bana daude:
10.173

edits