Konbekzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
ondo jarri det
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:Convection.gif|thumb|200px|Konbekziozko mugimendua.]]
[[Fitxategi:Hobo stove convection 2.jpg|thumb|200px|Airezko konbekzioa [[labexka]] baten.]]
'''Konbekzioa''' [[bero transferentzia]] gertatzen den hiru moduetako bat da, eta tenperatura ezberdinak dituzten guneen artean beroa garraiatzen duen [[jariakin|fluido]] (ura,gas aireaeta likido) baten bidez gertatzen delako bereizten da. Konbekzioa soilik material fluidoen bidez gertatzen da. Hauek, berotzean, bolumena handitzen dute, eta, beraz, bere dentsitatea gutxitu egiten da eta goian dagoen eta tenperatura txikiagoa duen fluidoa baztertuz igotzen dira. Berez konbekzio deritzona, fluidoaren goranzko eta beheranzko korronteen bidezko bero garraioa da.
 
Bero transferentziak bolumen batean bero garraioa eta [[likido]] edo [[gas]] baten zati bero eta hotzen elementu makroskopikoen nahasketa esan nahi du. Bere barnean gorputz solido eta fluido baten arteko energia elkartrukaketa ere hartzen da, edo ponpa, haizegailu edo beste gailu mekaniko baten bidez (konbekzio mekanikoa, lagundua edo behartua).