Areso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
31. lerroa:
== Geografia ==
=== Ingurune naturala eta klima ===
Herria haran estu batean dago 500 metro baino apur bat gutxiagoko altueran, eta inguruan 1.000800 metrotik gorako mendiak daude. Erliebea nahiko menditsua da: IrumugarrietaHirumugarrieta (1.427852 m), AldaonUlizar (1.411 m), Boin (1.353868 m) eta AretxuetaUltxarraundi (1.342862 m) mendiak nabarmentzen dira. Bestela, Astomela errekak herria zeharkatzen du, [[Leitzaran]]en ibaiadarra dena.
 
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 524 metrora, [[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak]] [[1988]]an jarritako estazio meteorologikoa dago Otxanea baserrian.<ref>[http://meteo.navarra.es/estaciones/estacion_detalle.cfm?idestacion=63 Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.]</ref>
 
=== Udalerri mugakideak ===
39. lerroa:
 
== Historia ==
Herriari buruz idatzitako lehenendabiziko aipamenak [[1192]]koak dira, [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI. Jakintsua]] nafar erregeak Leitza eta Areso herrien foru dokumentuak. Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan egonik, dorretxea zegoen gaur egun eliza dagoen tokian, zaintza lanetan laguntzeko zirikaldi eta lapurreten aurka. Izan ere, [[Arturo Kanpion]] idazlearen ''“Don Garcia Almorabid: Crónica del siglo XIII"'' eleberri historikoan, Aresoko dorretxea da Azeari Sumakilla bidelapurraren bizitokia.
[[1794]]an, herria erabat suntsitu zuen [[Frantzia|Frantziako Armadak]], nahita su emanda.
 
[[1444]]an [[Gaztelako koroa]]ren aurkako gerran [[Nafarroako Erresuma]] galtzaile, gipuzkoar soldaduek Areso eta Leitza bereganatu zituzten. Hori dela eta, [[Vianako Printzea]]k 30 urtez zergak erretiratu zizkien herritarrei. Bertso hauek orduko gertakariak jasotzen dituzte:
 
{{esaera2|<br />''“Tolosar pizkorrak arin ta garboso,''<br />''Nafartarren lurrean sarturik eroso;''<br />''Artu zituztelako Leiza eta Areso,''<br />''Fama andia zeban Gipuzkoa jaso.”''}}
 
[[1770]]an Leitzatik banatu eta herri izaera jaso zuen, gaur egungo armarria sortuz (zuhaitzik gabeko lehoia). Bi hamarkada geroago, [[1794]]an herria erabat suntsitu zuen [[Frantziako Lehen Errepublika|Frantziako Armada napoleondarrak]], [[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|Konbentzioaren Gerraren baitan]]. Herriko eliza eta gainaldean dagoen Santa Kruz baseliza ere hondatu zuten, eta herritar artean [[kolera]] kasuak jasan zituzten. Elezaharraren arabera, Gorrititik San Migel aingerua etorri zen, berarekin elurra ekarri eta gaixotasuna erradikatu zuelarik. Elizan aurkitutako dokumentuetan, garai honi dagokion egoera idatzi honetan jasotzen da:
 
“Frantsez ijara luzeak,
bean gisa jarri gaituzte goseak,
hamalau laguneko famili batean
ane bat ta erdi, ardo hilabetean.
Artoa eskas, kalabazak jaki.
Gu nola bizi garen.
Gure Jainkoak badaki”.
 
ARESOKO KONDAIRA
Kondaira zaharrak dioenaren arabera, Areson ba omen zen dorretxe edo gaztelu txiki bat, eta bertan bizi izan omen zen Azeari Sumakila, Aresoko bidelapurra. Gaizkile ezagun honen istorioa Arturo Kanpionen Don García Almorabid lanean agertzen da. Azeari Sumakila pertsonaia historikoa izan zen eta benetako izena Don Pedro Martiniz de Oyanederra zuen. Jauntxo noblea zen, eta kontatzen denez, Doña Elvira haren emaztea azken hatsa ematekotan zela, Don Pedrori deitu zion sekretu bat aitortu nahi ziola eta: zituzten hiru seme-alabetatik bat ez zen Don Pedrorena, ezkontzaz kanpoko harreman baten fruitu baizik. Jauntxoak, amorruaren amorruz hiruen bila joan eta emaztearen ohe ondora ekarri zituen, eta zein ez zen berea galdetu, baina emazteak txintik ere ez zuenez esaten, hantxe lotu eta su eman zien denei. Burua galduta ihes egin zuen, norabide jakinik gabe, bere zaldia akiturik geratu zen arte. Don García Almorabiden aurrera preso eraman zutenean, heriotz zigorra jarri zioten. Don García, ordea, haurtzaroko lagun mina zuen, eta zigorra betetzearen plantak egin eta ihes egiten utzi zion, betirako basailutza zin egitera behartu ondoren. Horrela desagertu zen Don Pedro, eta Azeari Sumakila agertu, eta gaizkile talde batekin, Aresoko dorrean jarri zen.
1276an gerrarako laguntza eskatu zion Don Garcíak Azeari Sumakilari. Heldu zenean, aspaldi Azearik berak Lur Saindutik Doña Elvirarentzat ekarri zuen erlikiak gordetzeko kaxa deskubritu zuen, eta honelaxe jakin zuen Don García lagun mina izan zela emazte Doña Elviraren maitale sekretua. Azeari bere mendietara itzuli zen orduan, mendeku hartzeko asmoarekin. Don García Andiako mendilerroan erori zen bere eskuetan eta berehala ulertu zuen azken ordua iritsi zela: harrikatuta hil zuten, adulteriogileentzako zigorrarekin, alegia.
 
== Demografia ==
127 ⟶ 146 lerroa:
== Kanpo estekak ==
{{atari|Nafarroa|Nafarroa}}
* [http://areso.eus Aresoko Udalaren webgunea.]
* [http://www.tolosaldekohitza.info/ Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza, eskualdeko egunkaria]
* [http://www.ttipi.net/PTV_ver.php?accion=hoy "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabide euskarazkoa]