Senegal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
195. lerroa:
}}
 
== Ekonomia ==
== ñokdidkikddkmfefAzpiegiturak ==
[[Fitxategi:Champ d'arachide en Casamance.JPG|thumb|220px|<small>[[Kakahuete]] saila [[Casamance]]n</small>]]
[[Fitxategi:CSS_-_Brulage_canne_(1).JPG|thumb|220px|<small>[[Azukre kanabera]]ren erretzea, uzta aurretik</small>]]
Senegalgo ekonomia nekazaritzan oinarritzen da. Herrialdean bi alderdi bereiz daitezke: aurrerabidean dagoen sartaldea, batetik, eta, bestetik, sortalde behartsua, bizibidea ozta-ozta ateratzen duena. Nolanahi ere, Senegal Afrikako herrialde aurreratuenetako bat da.
[[IX. mendea]]ren erdialdeaz gero, Senegalen lantzen den gai nagusia [[kakahuete]]a da, eta herrialdearen ekonomia kakahuete-uzta onaren edo txarraren mendean egon da. Gainera, nekazaritza eta, beraz, herrialdearen ekonomia osoa, [[lehorte]]en arriskupean dago. Larrialdietan Senegalek beste herrialde batzuen laguntza izan du, Frantziarena batez ere. Arrisku horien aurrean, gaur egun, gero eta lur gehiago erabiltzen ari dira beste gai batzuetarako ([[azukre-kanabera]], [[artatxiki]]a, [[basarto]]a, [[arroz]]a, [[arto]]a eta [[kotoi]]a). Abere-hazkuntzak ([[ardi]]ak eta [[behi]]ak) eta, batez ere, arrantzak ([[atun]]a) nolabaiteko garrantzia dute. Lehen sektoreak langileen %77,5 hartzen zuen 2007an.<ref name="cia"/> [[Fosfato]]en ustiapenak ere nolabaiteko garrantzia du.
 
Senegalgo industria nekazaritzako eta arrantzako gaiak, eta baita produktu kimikoak eta [[petrolio]]a ere, eraldatzera bideratua da: kakahuete-olioa, [[ehungintza]], arrain-kontserba, [[azukre]]gintza, [[petrolio]]-findegiak..., eta hiriburuan dago bilduta. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du. Senegalek kakahuete-olioa, arraina, fosfatoa, petroliotik eratorritako gaiak, kotoia, eta produktu kimikoak esportatzen ditu, eta petrolio gordina, makineria eta oinarrizko elikagaiak inportatzen ditu batez ere. Merkataritza-harreman gehienak Frantziarekin, eta ondoren, Europako eta Afrikako beste herrialde batzuekin ditu.
 
Dakarreko aireportuak eta portuak garrantzi handia dute Europa, Afrika eta Hego Amerika arteko harremanetan. Errepideak eta burdinbideak nahikoak dira, kostaldean behinik behin.
 
== Azpiegiturak ==
=== Hezkuntza ===
Irakaskuntza derrigorrezkoa da 6-12 urte bitarteko haurrentzat, baina haurren %40, gutxi gorabehera, baino ez da eskolara joaten; hiri nagusietan lanbide-eskolak daude, eta Dakar-en unibertsitatea.
 
=== Osasuna ===
Senegalgo osasun-egoera eta zerbitzuak ez dira onak eta, oro har, askoz ere erosotasun gutxiagoko bizimodua duten bezala, askoz txarragoak eta urriagoak dira herrietan hirietan baino. Esate baterako, 1-4 urte bitarteko haurren heriotza-kopurua bost aldiz handiagoa da herrietan Dakar-en baino. Osasun-arazo nagusiak [[malaria]], [[tetanos]]a, [[meningitis]]a eta arnas bideetako [[tuberkulosi]]a dira. i patxi
 
<br />
 
== Kultura ==