Jose Antonio Ybarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
Jose Antonioren aita Jose ''Minerva'' merkataritza itsasontziko kapitaina izan zen, eta Santander, Cádiz, Habana ibilbidea egiten zuen. Beste itsasontzi batean Azore Uharteen aurrean zirela, baina, ekaitz baten erauntsia jaso zuten: hala Jose nola Felix Venancio gaztetxoa hilik gertatu ziren 1790ean. Harrezkero, Jose Antonio amarekin eta aitona-amonekin hazi zen, baina horiek ere handik gutxira hil ziren.<ref>Díaz Morlán, Pablo. 2002, 20-22. or.</ref>
 
Emaztea [[Jeronima Genoveva Gutiérrez de Cabiedes]] zuen, [[Potes|Potes Kantabriakoa]], eta 1802tik 1819ra 11 seme-alaba izan zituzten elkarrekin. Horietatik, baina, zazpi atera ziren umetan bizirik: Concepción, Luisa, [[Juan Maria Ybarra|Juan Maria]] (1809), [[Gabriel Ybarra|Gabriel]] (1814), [[José María Ybarra|Jose Maria]] (1816), eta beste bi emakumezko.
 
== Negozio gizona ==