Presio atmosferiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
120. lerroa:
==== Presioaren gradiente horizontala ====
Altitude bereko bi puntu geografikoren arteko presio-desberdintasuna da presio-gradiente horizontala. presio-diferentzia hori da haizea sortzen duen indar eragile garratzitsuena. Adibidez, zikloirik bortitzenetan <math>5 \text { hPa/km}</math>-ko gradienteak behatu dira, hau da, kilometro bakoitzeko <math>\text {5 hPa}</math>-ko presio-desberdintasuna; gradiente horren ondorioz izugarrizko haizeak sortzen dira.
[[Fitxategi:Typhoon tipTip (1979) peak intensity.jpg|thumb|Tip tifoia bere intentsitate maximoan.]]
Kostalde tropikaletan, depresio sakoneko gune zabaletan (<math>\text {980 hPa}</math> baino presio txikiagoak dituztenetan), ekaitz-fenomeno bereziak gertatzen dira batzuetan. Oro har, horrelako ekaitzei [[Zikloi tropikal|zikloi tropikala]]<nowiki/>k deritze. Atmosferako eskualde oso zabalak hartzen dituzten fenomeno horietan, zirkulazio itxia gauzatzen da depresio-zentroaren inguruan, abiadura oso handiko haizeak eta euri beldurgarriak sortuz. Herrialdeen arabera, izen berezia eman ohi zaie: ''[[zikloi]]'' (India eta Asiako Hegoekialdean), ''[[tifoi]]'' (Filipinak, Txina eta Japonia), ''[[Huracan|hurakan]]'' (Mexiko eta Estatu Batuak).
=== Presio atmosferikoaren mugako balioak ===