Pere Calders i Rossinyol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Estiloa: #1Lib1Ref
t →‎Estiloa: #1Lib1Ref
17. lerroa:
 
Bere ipuin askotan, eta batez ere lehen narrazioetan, Caldersek bitxikeriarekiko zaletasuna erakusten du. Ipuin horietan, gertaera sinesgaitzak eta fantastikoak gertatzen dira, narrazioaren protagonistarekin elkarreraginean, eta, askotan, historiaren katalizatzaile gisa jokatzen dute.<ref>{{Cite book|izena=Amanda.|abizena=Bath|urtea=1987|izenburua=Pere Calders: ideari i ficció|argitaletxea=Edicions 62|orrialdea=59|orrialdeak=|ISBN=84-297-2551-2.|hizkuntza=}}</ref>Hala ere, azpimarratzekoa da fantasiazko literaturan ez bezala Caldersen helburua ez dela elementu magiko edo naturaz gaindikoaren gorazarrea.<ref>{{Cite book|izena=Marina|abizena=Pala|urtea=2000|izenburua=Calders : els miralls de la ficció : [catàleg de l'exposició].|argitaletxea=Diputació de Barcelona|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=84-7794-731-7.|hizkuntza=cat}}</ref>Bere fantasiazko narrazioetan ikus daitekeen joera bat da protagonistak, batzuetan gertaera fantastiko horien aurrean kexatzen badira ere, naturaltasun handiz onartzen dituela eta, hala egiten ez dutenak, historiako beste pertsonaia batzuek barregarri uzten dituztela, gertaera horiek naturalenak direla ulertzen baitute.<ref>{{Cite book|izena=Amanda|abizena=Path|urtea=1987|izenburua=Pere Calders: ideari i ficció. Barcelona|argitaletxea=: Edicions 62|orrialdea=67|orrialdeak=|ISBN=84-297-2551-2|hizkuntza=}}</ref> Horren adibide bat ''L'any de la meva gràcia'' ipuinean ikus daiteke. Izan ere, historiako protagonista bat-batean konturatu da zurezko panpinen aurpegitik eskua pasatuz errealismo handiz margotu ditzakeela aurpegiak. Gainera, emandako botere hori onartu ez ezik, bere haserrea ere erakusten du, jasotako boterea oso apala eta ez oso erabilgarria dela uste baitu.<ref>{{Cite book|izena=Pere|abizena=Calders|urtea=1955|izenburua=L'any de la meva gràcia a Cròniques de la veritat ocult|argitaletxea=Editorial Selecta|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref> Amanda Bath-en arabera, Caldersen ipuinak Borges, Cortázar edo García Márquezekin parekatu daitezke, errealismo magikoaren generoko talentu berdineko adierazle gisa.<ref>{{Cite book|izena=Amanda|abizena=Bath|urtea=1987|izenburua=Pere Calders: ideari i ficció|argitaletxea=Edicions 62|orrialdea=155|orrialdeak=|ISBN=84-297-2551-2.|hizkuntza=}}</ref>
 
Baina Caldersen ipuin guztiak ez dira fantasiazkoak. Askok ez dute fantasiazko elementurik, non Calders-ek irakurlearekin jolasten du zerbait erakutsiz baina beste bat esanez. Narrazio horietan, narratzaileak irakurleari kontatzen duenetik erabat bereizten duen errealitate bat aurkezten dio, eta idazteko orduan Caldersen umorea eta asmamena erakusten ditu.<ref>{{Cite book|izena=Amanda|abizena=Bath|urtea=1987|izenburua=Pere Calders: ideari i ficció|argitaletxea=Edicions 62|orrialdea=165|orrialdeak=|ISBN=84-297-2551-2|hizkuntza=}}</ref>
 
== Lanak ==