Txikipedia:Lehen Karlistaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuz
1. lerroa:
'''Lehen Karlistaldia''' Espainian eta, bereziki, Hego Euskal Herrian izandako gerra bat izan zen. 1833an hasi zen, eta Euskal Herrian 1839an amaitu zen, baina Espainian 1840an. Gerra horretan bi talde egon ziren: karlistak, eta liberalak. Fernando VII.a Espainiako erregea hil zenean, lehendabizikoek Karlos haren anaia nahi zuten errege; bigarrenek, berriz, haren alaba, Elisabet II.a, nahi zuten erregina.
 
Hala ere, tartean beste gai bat nahasten zen: Euskal Herriko foruak. 1833an, liberalak heldu ziren Espainiako errege gortera, eta konstituzioa ezarri nahi zuten koroaren peko lurralde guztietan. Aldiz, Nafarroa erresuma bat zen oraindik, eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak beren legeak eta erakundeak zituzten (foruak). Horiek gehienak galdu egin ziren gerra amaieran.
 
== Kokapena ==
Hego Euskal Herrian, bereziki Nafarroan, herritar gehienak Karlos errege-nahiaren aldekoak ziren. Aragoi hegoaldeko Maestrazgoan, eta Kataluniako eta Andaluziako toki batzuetan ere karlistak ziren. Aldiz, Espainian gehienak liberalen aldekoak ziren; Euskal Herrian, liberalei ''giristino'' deitzen zieten, Kristina erreginordea zutelako buru. Liberalak, gehienetan, ordainpeko tropak ziren, gobernuari edo administrazioari lotuak; karlistak, berriz, herritar boluntarioak ziren batez ere.
 
Buruzagi ezagunena Tomas Zumalakarregi izan zen, karlista, eta Euskal Herrian oso maitatua. Nafarroa erdialdeko mendietan indartsu egin zen boluntario talde batzuekin, eta gero Euskal Herriko beste lurralde batzuetara zabaldu zen. Aldiz, Euskal Herriko hiriburuak liberalen eskuetan zeuden, militarren gotorlekuak zirelako batez ere. Gainera, goi-burgesia hor zegoen, eta Nafarroako Erriberako lurjabeaklur-jabeak ere lilberalen aldekoak ziren.
 
== Bilakaera ==