Txikipedia:Lehen Karlistaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoria:Gerrak kendua HotCat bitartez
tNo edit summary
1. lerroa:
Lehen Karlistaldia Espainian eta, bereziki, Hego Euskal Herrian izandako gerra bat izan zen. 1833an hasi zen eta Euskal Herrian 1839an amaitu zen, baina Espainian 1840an. Gerra horretan bi talde egon ziren: karlistak, eta liberalak. Fernando VII.a Espainiako erregea hil zenean, lehendabizikoek Karlos haren anaia nahi zuten errege; bigarrenek, berriz, haren alaba:, Elisabet II.a, eta erregina egin nahi zuten erregina.
 
Hala ere, tartean beste gai bat nahasten zen: Euskal Herriko foruak. 1833an, liberalak heldu ziren Espainiako errege gortera, eta konstituzioa ezarri nahi zuten koroaren peko lurralde guztietan. Aldiz, Nafarroa erresuma bat zen oraindik, eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak beren legeak eta erakundeak zituzten (foruak). Horiek gehienak galdu egin ziren gerra amaieran.