Maisha MC: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
29. lerroa:
 
=== Patrol Destroyers eta musika elektronikoa (2011-2017) ===
[[Musika elektroniko|EDM]] eta dubstep musika elektronikoen doinuak asko erakarri zuten, eta 2011. urtean 121 krew-ko Hawa DJ eta Rufoh Beatbox kideekin batera, Patrol Destroyers taldea sortu zuen. Patrol Destroyers-ek EDM eta dubstep musika jorratzen zituen, euskaraz batez ere, eta Euskal folklorearekin fusionatuz ere jolasten zuten. Patrol Destroyers-ko DJ bezala, 50 kontzertu baino gehiago eskaini zituen, Bartzelonan eta Paris-en besteak beste. Beraien zuzenekoak oso bortitzak ziren, eta bideoklipak apurtzaileak. ''Party and Borroka'' terminoa zabaldu zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Party eta borroka {{!}} Garaigoikoa|hizkuntza=eu|url=https://www.argia.eus/blogak/txerra-rodriguez/2017/05/11/party-eta-borroka/|aldizkaria=www.argia.eus|sartze-data=2018-10-14}}</ref>. 2012. urtean Maisha eta Hawa DJ eta ekoizleek NASTY BILBAO estudioa zabaldu zuten ZWAP (Zorrozaurre Art Work in Progress) kolektiboaren bitartez, euskarazko rapa eta Euskal Herriko elektronika bultzatuz. Garai honetan hainbat artistentzako musika ekoiztu zuten, Gose, Norte Apache, Norzzone edo Oliba Gorriak taldeentzak, besteak beste.
 
2016. urtean, Kyata Chibalabala Zambiako DJ-arekin batera Pink Mangoes taldea sortu zuen, eta bikote bezala hasi ziren pintxatzen [[Cambridge]] hirian hainbat alditan, Afrikako musika, Euskal Herriko musika eta elektronika fusionatuz.
38. lerroa:
Bi urtez egon zen bere lehenengo bakarkako lanean, VMME SAHAR. VMME SAHAR, proto-euskarazko aurkitutako hitz zaharrenak dira (''ume zahar'', edo ''seme nagusia''). Nafarroako ilobi batean topaturiko bi hitz horietan hasi zen diskaren kontzeptua garatzen. MaishaMC-k adierazi duen bezala<ref>{{Erreferentzia|izena=Baigorri Argitaletxea|abizena=SA|izenburua=«Quiero dejar de sentirme marciano en Euskal Herria»|hizkuntza=es|data=2019-11-30|url=https://www.naiz.eus/en/hemeroteca/gara/editions/2019-12-01/hemeroteca_articles/quiero-dejar-de-sentirme-marciano-en-euskal-herria|aldizkaria=GARA|sartze-data=2019-12-01}}</ref>, bat du kultura berrienetan –hip hop, street art, etabar–, eta ume baten energia du, explosiboa da (VMME). Aldi berean, beste hanka bat du bere kultura aintzinaren defentsan –euskara, euskal instrumentuak, etabar– (SAHAR). Diska hau benetazko hibridoa da, diska futurista eta kontzeptuala da. Alboka eta trap-a, Txistua eta West Coast whistle (Dr. Dre-k popularizatu zuena), Oteizaren ahotsa eta NASA-k Marten grabatutako haizeak nahastu zituen diska honetan, besteak beste. VMME SAHAR, Maisha MC Euskal Herritik, Martera egin nahi zuen bidaia da. Kaliforniako geltokitik bota zizkigun Maisha-k 10 kanta hauek<ref>{{Erreferentzia|izena=June|abizena=Prieto|izenburua=«Aspertuta nago Euskal Herrian entzuten den rockaz eta skaz»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1891/032/001/2019-11-27/aspertuta-nago-euskal-herrian-entzuten-den-rockaz-eta-skaz.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-12-01}}</ref>.
 
Maisha MC-ren estilo bakar honek ospe handia hartu zuen San Frantzisko - Oakland - Bay Area-ko hip hop eszenan. Besteak beste, Oakland-en ospatutako "Beat Beattle"-ko epaileek "TOP 8 producer" aukeratua izan zen, parte-hartzaileen guztien artean (60 baino gehiago). Amoeba Music diska-denda famatuarekin kontratu bat sinatu eta gero, VMME SAHAR diska Kalifornian jarri zen salmentan (San Francisco, Berkeley eta Los Angeles hirietan). Amoeba Music-ek aukeratu zuen VMME SAHAR 2019 urteko diska gomendatuen artean aipatu zuen.
 
Estatu Batuetan hip hop produktore mitikoak (Dibia$e, Lord Finesse, Large Professor, Exile...) pertsonalki ezagutu zituen, baita hip hop artista erraldoiak zuzenean ikusteko aukera izan zuenere (Wu Tang clan, Eric B & Rakim, De La Soul, A$AP Rocky, Madlib, Souls of Mischief, Warren G...). Kalifornian bizitzeak izugarrizko inspirazioa izan zen Maisha MC-ren musikan.
 
=== Komisario artistikoa: ekitaldien antolakuntza eta ekoizpena (2012, -) ===