Txikipedia:Arantzazuko santutegia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t est
t est
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Santuario_de_Arantzazu_(Guipúzcoa)-1.jpg}}
'''Arantzazuko santutegia''' [[Txikipedia:Oñati|Oñatiko]] mendialdean dago, [[Txikipedia:Gipuzkoa|Gipuzkoan]], eta monasterio eta basilika bat ditu. Gipuzkoako santutegi garrantzitsuena da. Monasterioa frantziskotar fraideena da, ordena erlijioso bat, eta Arantzazuko Ama Birjina dute santu zaindari.

Santutegia, berez, nahiko zaharra da: bost mende baino gehiago ditu. Hala ere, egungo eraikinak ez dira hain zaharrak: 1950eko hamarkadan altxa zituzten. Horregatik, itxura modernoa du, abangoardiakoa deitzen den estilokoa; santutegia egin zuten garaian hori oso ausarta zen.
 
Arantzazuko santutegia, Arantzazu auzoan dago, mendialdean oso sartua. Horregatik, askok abiapuntu gisa erabiltzen dute [[Txikipedia:Aizkorri|Aizkorri]] eta Aloñako mendi ingurura oinez joateko. [[Txikipedia:Euskal Herria|Euskal Herriko]] kulturan, erreferentzia puntu garrantzitsua da: euskararen alde, bakearen alde, eta abar. Urtero, Arantzazutik [[Txikipedia:Urbia|Urbiara]], erromeria jendetsu bat eta, [[Txikipedia:Oñati|Oñatitik]] Arantzazura (Arantzazuko Igoera), bizikleta lasterketa bat egiten da.