Joana Raspall i Juanola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
[[Bibliotekonomia]] ikasketak burutu zituen eta "Claror" aldizkarian kanpaina bati hasiera eman zion, 1932 urtean, [[Sant Feliu de Llobregat]] herrian - non hiru urte zituenetik bizi zen- haur liburutegi bat izateko. [[Espainiako Gerra Zibila]]k iraun zuen bitartean, liburuzain gisa lan egin zuen [[Vilafranca del Penedès]] herrian eta bere jardueran lagundu zuen bertako funtsa gordetzen eta liburu katalan asko suntsituak izatetik salbatu zituen. Gerra ondoren, administrari gisa lan egin zuen, bere etxean katalanera irakasten zuen bitartean; beranduago, [[Omnium Cultural]] erakundearen aholkularitza jarraitu zuen jarduera horretan. 1975 urtean, izandako Katalan kulturako lehenengo biltzarrean (CCC) parte hartu zuen "El llibre de teatre infantil" txostenarekin, lan hori eragingarria izan zen Edebé argitaletxearen antzerki katalanaren bilduma sortzeko.
 
Ezaguna da haurrei zuzendutako poesia lanengatik, baina helduei zuzendutako lanak ere idatzi zituen, antzerkia, ipuinak eta eleberriak literatura alorrean eta linguistikako lanak lankidetzan. Herriko aldizkarietan, [[Sant_Feliu_de_LlobregatSant Feliu de Llobregat]]en, artikulugile gisa aritu zen eta bertako "Marti Dot" poesia sariaren bultzatzaile izan zen, 1974 urtean. Bere azken urteetan, omenaldi instituzionalez gain, 2004an [[Sant Feliu de Llobregat]]eko Emakumearen Etxeko Elkarteak ''Joana Raspall'' emakumeentzako kontakizun laburren lehiaketa sortzea onartu zuen.
 
== Lanak ==