Adolfo Guiard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketatxoa
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikiak
12. lerroa:
Artearekiko lehenengo hurbilketa, [[Nicolas Viar Eguzkitza]]ren amari esker egin omen zituen, familiako laguna izan zena. Euskal idazle eta nazionalista honen arabera “nire amak oparitu zion Guiardi bere lehenengo akuarela kutxa. Hauekin, bi marina egin zituen nire amari oparitu zizkionak”. Hala ere, ziurtasunez dakiguna, arterako ibilbidea [[Antonio Lekuona]]ren estudioan hasi zuela da, [[Francisco Durrio|Paco Durrio]], [[Miguel Unamuno]] eta [[Anselmo Ginea|Anselmo Guinea]]<nowiki/>rekin batera.
 
16 urterekin, Bartzelonara alde egin zuen bere ikasketekin jarraitzeko. Zenbait datuen arabera aitaren aldeko aitonakaitona bertan jaioa omen zen eta horrek artista erakarri zuela uste da, Erromara edo Madrilera ikastera joateak oso garestia izateaz gain bekarik edo mezenasik izan gabe. [[Manuel Losada]]<nowiki/>k esandakoaren arabera, Martin Alsina izan zuen irakasle hirian egon zen bitartean.
 
1878an, Parisera abiatuko da artista. Bidai hau, berebiziko garrantzia izan zuen artistaren garapenerako. Paris, momentu honetan Erromaren lekua hartzen hari da artean erdigune moduan. Elementu piktoriko berrien bila abiatu zen eta bertan ikasi eta barneratuko ditu garatzen hari den joera berria: inpresionismoa. [[Colaressi]]<nowiki/>ren akademian ikasi zuen eta Pierre-Paul Leon Glaize izan zuen tutore. Honen ustez, Guiard etorkizun oparoa izan zuen, “margotzeko jaioa” baitzen.
24. lerroa:
1890ean, [[Murueta]] ingurura joan zen bizitzera. Bertan, Bakion bezala, paisaiak eta landa eremuak hartu zituen eredutzat bere lanetarako. Ondoren, 1900. urte inguruan, [[Gorliz]]en bizi izan zen denbora labur batez Etxatxunera (Deustu) joan baino lehen. Urte horretan, Arte Modernistako lehenengo erakusketa egin zen Bilbon, guztira 6 erakusketa eginez 1900-1910 urteen artean. Guiard, [[Manuel Losada|Losada]] eta Guinea bultzatu zituzten batez ere erakusketa hauek eta bertan gure artistaren koadroak egon ziren erakusgai beste artista moderno ospetsuekin batera. Erakusketa hauek bere izena oraindik ere ospetsuago egiteko balio izan zuten kritika zorrotzak jaso zituen arren. Hala ere, guztiak ez ziren kritikak izan garaiko pertsona garrantzitsuen babesa ere izan zuen, hala nola, [[Ramón de la Sota]]rena edo Alberto Aznarrena. 1902an, Parisen beste erakusketa kolektibo bat egin zuten artista moderno espainiarrek Silberbergen galerietan. Bien bitartean, Guiardek bakarkako erakusketak egiteko aukera izan zuen [[Darío de Regoyos|Regoyosekin]] idatzi zen gutun batzuetan ikusi daitekeen moduan, baina ez zuen inoiz aukera hau aprobetxatu.
 
1908. urtean, “[[El Coitao|El Coitao. Mal Llamao]]” aldizkaria argitaratu zen, artista bilbotarren saiakera artearen inguruko aldizkari bat sortzeko. Bertan, GuiardrekGuiardek presentzia handia igartzen da, aldizkari honetan bere ideiak eta bere izaera oso ondo islatu baitzuen beste artista eta idazle ospetsuen kolaborazioarekin batera ([[Tomas Meabe]], Charles Morice, Miguel de Unamuno, [[Elias Salaberria|Salaberria]], [[José Arrue]], [[Gustavo de Maeztu]]…).
 
1911an, Bilboko [[Euskal Artisten Elkartea]] sortu zen Arte Modernoko 6. Erakusketa egin  ostean. Elkarte hau, 1912an egin zuen bere lehenengo erakusketa non Adolfo Guiardrrek parte hartu izan zuen, baina deigarria da bestelako bilera eta ekintzetatik kanpo mantendu egin zela, ez zen inoiz kide ofiziala izan.