«Euskal Herria Bildu»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Euskal Herria Bildu]] koalizioak euskal erakundeetako zenbait Gobernuetan parte hartu du.
 
[[2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2011ko hauteskundeen]] ostean, [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusietako]] lehen indarra izan ostean, [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Foru Aldundiko]] gobernua alderdi honen esku egon zen, gehiengo absoluturik izan ez bazuen ere. Aldunburua [[Martin Garitano]] bilkidea izan zen Gainera, Udal mailan, [[Donostiako Udala|Donostiako Udaleko]] alkatetza lortu zuen, [[Juan Karlos Izagirre|Juan Karlos Izagirreren]] eskutik. ([[Ezker abertzalea|ezker abertzaleak]] edo harekhark osatutako koalizio batek lortzen zuen euskal hiriburu batetako lehen alkatetza izan zelarik).
 
[[2015eko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2015eko hauteskundeetan]] behera egin zuen koalizioak eta ondorioz bai Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontrola zein Donostiako alkatetza galdu zituen. Hala ere, [[Nafarroa Garaia|Nafarroan]] lortutako emaitza onak zirela eta, [[Iruñeko Udala|Iruñeko alkatetza]] lortu zuen (alkate: [[Joseba Asiron]]), eta [[Nafarroako Parlamentua|Nafarroako Parlamentuan]] ezkerreko indarren arteko gehiengo berri bat osatzeko gako bihurtu zen, hala [[Nafarroako Foru Aldundia|Nafarroako Gobernuan]] kide txiki gisa sartuz. Ezker abertzaleak lehen aldiz autonomi-gobernu batean sartzea lortu zuen.