Justiniano II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eren (eztabaida | ekarpenak)
Eren (eztabaida | ekarpenak)
12. lerroa:
 
Ekialdean bakea zenez Justiniano mendebaldeko arazoak argitzeari ekin zion, [[Balkanetako penintsula|Balkan]]etan bereziki. [[687]]/[[688|88]] urteeetan dagoeneko [[Asia Txikia]]n egoitza zuten zenbait zalduneri tropa [[Trazia]]ra berbideratu zituen [[bulgariar]] eta [[eslabiar]]ren kontrako kanpainetan haritzeko. Mendebaldeko ejertzitua berrindartu zuenean 688. eta [[689]]. urteetan eslabiarren kontrako kanpaina handi bati ekin zion. Bulgariarrekin lehen leia batean jardun ostean [[Tesalonika]] aldera jo zuen. [[Konstantinopolis]]etik Tesalonikarako bidean ejertzitoak tartean lurrak okupatu zituzten eslabiar ugariri aurre egin behar izan zien. Bi hirien arteko bidea egitea arrakasta militarra izan zen, Tesalonika inperioko bigarren hiria baitzen. Justiniano Tesalonikara iritsi zenean sarrera triunfal bat ospatu zuen eta San Demetrioren (hiriko zaindariaren) elizari opariak egin zizkion.
 
===Herbesteratze politika===
 
Bulgariar eta eslabiarren aurka atxiloturiko presoak [[Opsikion]]go (gaur egungo [[Anatolia]]) eskualde edo ''thema''ra bidali ziren eskualde honek biztanleria asko galdu baitzuen arabiarren aurkako liskarretan. Birpoblatze politika hau arras arrakastatsua izan zen lurjota zeuden eskualdeetako ekonomia eta demografia berpiztu baitzituen. Gainera inperioko biztanle bihurtu berri zen biztanleria eslabiarrak 30.000 gudari biltzen zituen bizantzioko kanpainetan erabil zitezkeenak.