Bhutan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
250. lerroa:
== Ekonomia ==
Biztanleria aktiboaren %&nbsp;58 inguru nekazaritzan enplegatzen da ([[2015]]eko zenbatespena).<ref name="cia"/> [[Garagar]]ra, [[gari]]a, [[arto]]a eta [[patata]]k ekoizten dituzte terraza eran antolatutako soro ureztatuetan (3.000 metroko altueraraino). Hegoalderago, berriz, Himalaia ertaina izeneko eskualdean, arroza da labore nagusia. Fruituak ere ekoizten dituzte ([[sagar]]rak, [[udare]]ak, [[aranaokarana]]k), baina esportatzeko, batez ere. Abere-hazkuntzari dagokionez, [[jak]]a da Bhutango animaliarik ezagunena, baina [[behi]]ak, [[ardi]]ak eta [[ahuntz]]ak ere hazten dituzte.
 
Industria arinen bat edo beste hasi da txertatzen (ehunak, porlana, pospoloak, alkoholdun edariak...), baina [[eskulangintza]] da oraindik nagusi (larrua, zurak, armak, metal preziatuak, etab.). Bhutango malkarrak eta haran estuak urtegiak egiteko aproposak dira, eta energia elektrikoa ekoizteko erabiltzen dituzte. Indiaren kudeaketei eta diru-laguntzei esker errepide batzuk egin dira eta Bhutanek, orain, elektrizitatea, mineralak ([[ferrosilizio]]a, [[kaltzio karburo]]a, [[dolomita]]) eta porlana esportatzen ditu. Merkataritza trukeen %&nbsp;95 Indiarekin egiten ditu.<ref name="cia"/> Turismoa ere dibisa-iturri garrantzitsua izango litzateke herrialde honentzat, baina agintariek mugak jartzen dizkiote.
 
== Erreferentziak ==