Zibor 18: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
61. lerroa:
[[Son Gohan|Son Gohanek]] [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Videl|Videlen]] eskutik [[Arte Martzialen Txapelketa]] berri bat prestatzen ari dela jakitean, bere lagun guztiei abisatzera joaten da, [[Krilin]] eta '''18''' barne. Hauek ezkondu eta [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Maron (Krilinen alaba)|Maron]] izeneko alaba bat zuten. Txapelketan lagun guztiak elkartu ziren berriz eta parte hartu behar zutenak kanporaketa fasea gainditzeko prest ziren. Bertan indarra neurtzeko makina bat zegoen. [[Krilin|Krilinek]] '''18'''ri kontu ibiltzeko esaten dio ez dezan makina hautsi, honek ez dio kasu handirik egiten ordea, eta 774 puntu ateratzen ditu guztiak aho zabalik utziz, [[Satan Jauna|Mr. Satanen]] 137 puntuak gainditu bait zituen. Berriz eman zion ahal bezain leunen eta bere lagun guztiek bezala 170 puntutik gora atera zituen. Finalerako sailkatuta zozketan [[Satan Jauna|Mr. Satanen]] aurka borrokatzea suertatu zitzaion. Txapeleketa jokatzen ari zen bitartean, [[Krilin]] eta besteak [[Boo Ahaltsua|Boo]] akabatzera joanak ziren [[Ekialdeko Kaio Shin|Kaio Shinekin]]. '''18''' finalera iritsi zen Mighty Mask izeneko tipo misteriotsu bati irabazi ostean. Tipo hau [[Son Goten|Goten]] eta [[Trunks]] ziren mozorrotuta. Final handian [[Satan Jauna|Mr. Satanen]] aurka borrokatzea suertatu zitzaion berriz, baina irabazten utzi zion diru kopuru izugarri baten truk. Honen ostean [[Dragoi Bolak|Dragoi Bolen]] bila abiatu zen.
 
Txapelketa amaituta eta [[Boo Ahaltsua|Boo]] Lur guztia suntsitzen ari zela, [[Goku|Gokuk]] bere lagun guztiak, '''18''' barne, [[KamisanaKami-sama|Ahalguztidunaren]] Jauregira eraman zituen hemen seguru egongo zirelakoan. [[Boo Ahaltsua|Boo-k]] ordea, hau aurkitu zuen eta [[Boo Ahaltsua|Boo]] ''ona'' irentsi ostean [[Satan Txiki|Satan Txikik]] [[Boo Ahaltsua|Boo]] ''gaiztoa'' [[Denbora eta Espazioaren Gela|Denbora eta Espazioaren Gelan]] sartzea lortu zuen. Hemen [[Eranskina:Dragoi Bolako pertsonaiak#Gotrunks|Gotrunksen]] aurka borrokatu zen. Hemendik ihes egitea lortu zuen ordea, eta Jauregian zeuden guztiak txokolate tableta biurtu zituen ('''18''' barne), [[Namek#Dende|Dende]] izan ezik.